Jardunaldi eta gertaerak
03 azaroa

‘Industriarentzat Big datari buruzko’ ikastaroa – Basque Industry 4.0

84 ordu  •  400 €  •  urriaren 3-tik aurrera abenduaren 21 arte  • astearte eta ostegunetan  •  Vitoria-Gasteiz

 

Big datako aditua edo Data Scientist deritzona hurrengo urteetan gehien eskatuko den profil profesionaletako bat izatea aurreikusten da. Eraldaketa digitalaren ondorioz, negozio-ereduak aldatuz doaz, eta enpresa teknologiko berriek ez ezik bestelako enpresak ere datu-kantitate handiak interpretatzeko eta analizatzeko gai diren profesionalak beharko dituzte, datu horien errendimendua hobetzeko. Profesional horiek datuak informazio bihurtu beharko dituzte, eta informazioa ezagutza.

 

Big datako proiektu erreal baten barruan datuaren bizi-zikloa betetzeko egin behar diren urratsak ulertzeko ibilbide bat izango da ikastaroa.

 

Helburuak

Big data ikastaroaren helburua da enpresen datuetatik (egituratuak eta ez-egituratuak) informazioa erauzteko gai diren profesionalak (Data Scientist) trebatzea. Datuak biltzeko, aurreprozesatzeko, analizatzeko eta bistaratzeko ibilbide osoa, arrakasta bermatzeko behar dena, aurkezten du ikastaroak.

 

Erabaki hobeak hartzea errazteko behar diren big data tresna eta teknologiak erabiltzen ikasiko dute parte-hartzaileek.

 

Norentzat: datu-bolumen handiekin lan egiten duten edo lan egin nahi duten profesionalentzat, beren enpresan big bata sistema bat ezartzea aurreikusten duten edo hura arrakastaz ezartzea  bermatzeko oinarri sendo bat eskuratu nahi duten IT arloko profesional teknikoentzat da ikastaroa.

 

Hona hemen ikastaroa behar bezala aprobetxatzeko behar diren baldintzak:

 

– estatistika eta programazioari buruzko oinarrizko ezagutzak
– networkingeko oinarrizko ezagutzak (IP helbideratzeak eta atakak)
– Windows/Linux ekipoak administratzeko erabiltzaile-mailako ezagutzak

 

Informazio gehiago jasotzeko eta izena emateko, spri.eus/euskadinnova web orrian sartu.