Jardunaldi eta gertaerak
13 abendua

Industria 4.0 aplikatua: eraldaketa digitalaren erronka eta aukera


Gaur egun, ETEek oso urrun eta aplikatzeko zail ikusten dituzte eraldaketa digitala eta industria 4.0; konpainia handien esku bakarrik daudela uste dute. Hala ere, horiek nola eragiten diguten eta ekar diezazkiguten lehiakortasun-onurak oso ondo ulertuz gero, konturatuko gara kontzeptu biak aplika daitezkeela tamaina eta sektore guztietako enpresetan.

Helburua

Jardunaldiaren helburua da eraldaketa digitala eta industria 4.0 aztertzea enpresa txikiaren ikuspegitik, kontzeptu horiek ETEetan eta mikro ETEetan nola aplikatu ahal diren ikusteko; bai eta, lehiakortasuna hobetze aldera, enpresek zer etekin lor ditzaketen horien bidez. Hori guztia egingo da euskal ETEen egunerokotasunean identifikatu ahal diren adibide jakinen laguntzaz.

 

Nori zuzenduta

Zuzendari nagusiei, zuzendari betearazleei, berrikuntzako arduradunei, produktuaren arduradunei, zerbitzuen eta marketinaren arduradunei, komunikazioko (barnekoa eta kanpokoa) arduradunei.

 

Programa

Sarrera

Arabako I+G+b bilakaeraren adierazleak. Eraldaketa digitalaren inpaktua Arabako ekonomian.

 

Eraldaketa digitala

Eraldaketa digitala zer den.

Lan egiteko era aldatzea: pertsonak, antolakuntza, teknologia eta prozesuak.

Lagundu ahal diguten teknologiak:

Nondik hasi? Bezeroa erdigunea da. Nire bezeroa gero eta digitalagoa bada, zer egin dezaket harekin dudan harremana ere digitalagoa izateko?

TD plana bezerotik abiatuta. Nola egiten den, inplikatutako ekipoak eta profesionalak. Erabakiak hartzea eta roadmap-a diseinatzea.

Ikasitako ikasbideak: guztion inplikazioa, hasierako faseak zailenak eta garrantzitsuenak dira, denok argi izatea norantz joan nahi dugun, teknologiari bakarrik arreta ez ematea, enplegatuak laguntzea. Espainiako zenbait konpainiek dagoeneko eman dituzten pausoak.

Zibersegurtasunaren garrantzia erakunde digitaletan.

 

Industria 4.0

Industria 4.0 zer den: eraldaketa digitala iritsi da industriara. Industria eta negozioa. Pertsonalizazioa eta malgutasuna.

Teknologiek lagundu ahal digute:

Kasu arrakastatsuak industria-sektore ezberdinetan (“gureak bezalako” enpresak).

 

Leku erreserba

 

Si se registra ahora no tendrá que rellenar todos sus datos cada vez que quiera participar en un curso o jornada. Por favor, rellene el siguiente formulario con sus datos personales y los de la empresa a la que pertenece. Si tiene problemas en el registro contacte con nosotros a través de info@spri.es / T.: 902 702 142.