Jardunaldi eta gertaerak
10 azaroa

Euskal enpresak, (barne)ekintzaileen bila



 

“Nola identifikatu talentu ekintzailea nire erakundean?”

“Nola azaleratu eta bere gaitasunak baliatu?”

 

Beren baitan talentu ekintzailea bilatzen duten enpresek maiz egiten  dituzte galdera hauek, ongi baitakite talentu ekintzailea dela beren enpresa-proiektuak garatzeko gakoetako bat.

 

Ekitaldi hau Barne-ekintzailetza Sustatzeko Ekimenaren baitan antolatu da, Eusko Jaurlaritza buru delarik, hiru lurraldeetako Foru Aldundiekin batera, enpresa ekintzaileak sortzeko.

 

Topaketa sarbide librekoa da (izena ematea beharrezkoa da) eta bertan parte hartzera animatu nahi zaituztegu, gurekin izango diren adituen esperientzia eta ezagutza partekatzeko aukeraz balia zaitezen.

Egitaraua

9:30-9:45

Ongi etorria eta sarrera


Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia Garapenerako eta Azpiegirurak Saila, SPRI Taldea, BIC Araba

9:45-10:30

Nire erakundean ba al da ekintzailerik? Barne-ekintzailearen profila


Jose Mari Luzarraga. Mondragon Unibertsitateko irakaslea

10:30-11:15

Nola baliatu talentu barne-ekintzailea? Barne-ekintzailetza sustatzeko lidergo-estiloa


Juan Antonio Moriano, UNEDeko Gizarte eta Erakundeen Psikologia Saileko irakasle titularra

11:15-11:40

Networking


Si se registra ahora no tendrá que rellenar todos sus datos cada vez que quiera participar en un curso o jornada. Por favor, rellene el siguiente formulario con sus datos personales y los de la empresa a la que pertenece. Si tiene problemas en el registro contacte con nosotros a través de info@spri.es / T.: 902 702 142.

Las reservas están cerradas para este evento.