Jardunaldi eta gertaerak
03 azaroa

“Etorkizuneko enpresaren erronkak”. Kudeaketa Aurreratuaren Europako astearen inaugurazio ekitaldia Euskadin

Kudeaketa Aurreratuaren Europako Asteak bere 23. edizioa egingo du Euskadin, azaroaren 6tik 17ra. Inaugurazio ekitaldi batekin hasiko da eta egitarau zabala eskainiko du, bat datorrena aurtengo edizioko leloarekin: “Etorkizuneko mundua eta Kudeaketa Aurreratua”.

 

Inaugurazio jardunaldi horretan aurkeztuko dira Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearen edizio berria, Eusko Jaurlaritzaren INNOBIDEAK Estrategia eta 2013an martxan jarri zenetik estrategia horren barnean funtzionatzen duten programak: Kudeabide, Lehiabide, Pertsonak eta Prestakuntza. Era berean, Kudeaketa Aurreratuak etorkizuneko enpresetan duen garrantziari buruzko gogoetak eta iritziak partekatuko dira.

 

Euskal enpresek hizpide hartuko dituzte Kudeaketa Aurreratuaren etorkizuneko erronkak

Bestalde, beren proiektuak Innobideak Estrategiaren barnean garatu dituzten euskal enpresek beren esperientzia kontatuko dute eta honelako galderei erantzungo diete:

 

    •  Zein erronka gainditu behar dira, eta nola, antolakunde hierarkikoetatik langileen benetako parte-hartzea sustatzen duten antolakundeetara igarotzeko?
    • Zein praktika aplikatu behar lituzkete euskal enpresa industrialek bezeroen eta hornitzaileen kudeaketa hobetzeko?
    • Zer egin beharko litzateke startup berriak sor daitezen lehendik existitzen diren enpresa industrialen barnean?
    • Nola aurre egiten diete hezkuntza- eta prestakuntza-erakundeek enpresen etorkizuneko berrikuntza arloko erronkei, kontuan izanik horietako batzuk dagoeneko hemen direla, besteak beste, berrikuntza, nazioartekotzea eta barnekintzailetza?

 
 

Eman izena hemen

 

 


          

9:30

Kudeaketa Aurreratuko 23.Europar Astearen aurkezpena


Josetxo Hernández. EUSKALIT-eko presidentea

9:40

Eusko Jaurlaritzako Kudeaketa Aurreratua eta INNOBIDEAK Estrategiaren aurkezpena


Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailburua

9:50

UPV-EHU-ren ikuspuntua, zein motako enpresek nahi ditugu etorkizunerako.


Idoia Fernández, UPV-EHUko
Berrikuntzaren eta Gizarte Konpromisoaren errektoreordea

10:00

Mahai-ingurua. Dinamizatzailea: Josetxo Hernández


UPV-EHUko Zientziaren Logika eta Filosofia irakasle aditua eta Ikerbasque-ko ikertzailea

10:30

Mahai-ingurua. Dinamizatzailea: Josetxo Hernández


Parte-hartzaileak:

José Esmoris. Cie Automotive
Onintze Matías, Vicinay Marine Innovación-eko zuzendaria
Ana Santiago. SISTEPLANT
Javier Echeverría y Alfonso Davalillo, Kalitate-Zerbitzuko eta Ebaluazio Instituzionaleko Zuzendaria. UPV/EHU

11:00

Kafea


11:50

Berrikuntza eta Kudeaketa Aurreratua enpresa industrialean


Aitor Urzelai. Ekintzailetzaren, Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen zuzendaria


- INNOBIDEAK Estrategiaren aurkezpena eta 2013-2016rako emaitzen aurkezpena.

12:05

]INNOBIDEAK Estrategia: adibideak eta praktika onen kasuak


Kudeabide, Lehiabide y Pertsonak. (15 min adibide bakoitza)


Moderatzailea: Aitor Cobanera, SPRIko Teknologia eta Berrikuntzaren zuzendaria

- SIEMENS GAMESA RENEWABLE ENERGY. Jose Ignacio Larretxi. Managing Director Onshore Lean Enterprise.

- NEXTEL. Begoña Urizar / José Ramón Bazo

13:00

Amaiera