Jardunaldi eta gertaerak
29 azaroa

Enpresentzako Europako laguntzak eta nazioartekotzeko beste programa batzuk



Azaroaren 27an, 28an eta 29an, Euskadiko Parke Teknologikoek eta Adigestek, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiekin, CDTIrekin eta Basque Enterprise Europe Networkekin (SPRI, Innobasque eta Gipuzkoako Bazkundea) lankidetzan, “Enpresentzako Europako laguntzak eta nazioartekotzeko beste programa batzuk” jardunaldiak antolatu dituzte.

 

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea
Azaroak 27, 10:00-12:15, Eraikin Nagusian

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea
Azaroak 28, 10:00-12:15, Eraikin Nagusian

Arabako Teknologi Parkea
Azaroak 29, 10:00-12:30, Eraikin Nagusian

 

Jardunaldi honen helburua da nazioarteko I+G proiektuak egiteko eta nazioartekotzeko jardueretarako laguntzen programara sarrera erraztea. Era berean, CDTIk, Europar Batasuneko “National contact point” denez, Horizon2020ren 2018-2020 Laneko Programaren albisteei buruzko informazioa emango du eta foru-aldundietako eta CDTIren programa nagusiak deskribatuko dituzte bertan, baita enpresen nazioartekotzea babesteko laguntzako zerbitzuak ere.

Jardunaldia gaur egun I+G arloko nazioarteko proiektuetan dabiltzan enpresei zuzenduta dago. Baita nazioartekotze-programetan parte hartzea planteatzen ari diren eta proiektuaren ideiak egituratzeko eta/edo epe luzeko partaidetza-estrategia definitzeko lehen urratsetan laguntza behar duten guztiei ere.

Saioen amaieran, aldebiko topaketak izango  dira; bertan, proiektu eta ideiak alderatu ahal izango dira hizlariekin.  Interesa duten pertsonek eta enpresek formularioa bidali beharko dute helbide honetara:  innovacionalava1@parke.eus.

Elkarrizketetarako lekuak izen-emate ordena zorrotzaren arabera emango dira.

 

Egitaraua

10:00

Jardunaldiaren irekiera


Arabako Teknologi Parkea
Adigest
Arabako Foru Aldundia

10:05

ETE-en nazioartekotzean lankidetzan aritzeko laguntzak


- Interkoop programa

M. Pilar García de Salazar And., Arabako Foru Aldundia

10:15

CDTIren finantzaketa Nazioarteko programak


- I+G+b proiektuen finantzaketa-programak
- Nazioarteko Lankidetza (Eureka, Iberoeka, Aldebikoak eta Alde bakarreko ziurtapenekoak)

Raúl García Esparza Jn., CDTI

10:45

Nazioarteko beste programa batzuk (H2020)


- H2020an parte hartzeko zenbait programa
- Finantzaketa-eskemak
- 2018-2020 Laneko Programen berrikuntzak

M. José Tomás And., CDTI

11:15

Kafea hartzeko atsedena


11:45

Nazioartekotzean laguntzeko zerbitzua


- Enterprise Europe Network: ETE-ei berrikuntzan, hazten eta nazioartekotzen laguntzen

Arturo Antón Jn., SPRI

12:15

Gizarte Segurantzako kuoten hobariak ikerlarientzat


Beatriz María Tárrago And., EQA

12:30

Jardunaldiaren itxiera


12:30

Aldebiko bilerak CDTIrekin


Aurretiazko eskaera Izen-emate formularioaren bidez

Si se registra ahora no tendrá que rellenar todos sus datos cada vez que quiera participar en un curso o jornada. Por favor, rellene el siguiente formulario con sus datos personales y los de la empresa a la que pertenece. Si tiene problemas en el registro contacte con nosotros a través de info@spri.es / T.: 902 702 142.

Las reservas están cerradas para este evento.