Jardunaldi eta gertaerak
21 azaroa

Spriko Zuzendari Nagusiak 4.0 industriari buruz hitz egingo du Enpresarean Foroan

Alexander Arriola, Spriko zuzendari nagusiak, Bai Euskarari elkarteak antolatutako Enpresarean Foroan parte hartuko du datorren azaroaren 21ean. Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean goizeko 9etatik aurrera egingo den topaketan, 4.0 industria izango du mintzagai Arriolak.

 

4.0 Industria. Zertaz ari gara?

Sei bat urte pasa dira Industria 4.0 kontzeptua munduan estreinakoz erabili zenetik, Alemanian hain zuzen ere. Ordutik hona, mundu osora zabaldu den kontzeptu honek hainbat deskribapen berenganatu ditu: laugarren industria-iraultza, fabrikazio aurreratua, industria adimenduna edota ziber-industria, besteak beste. EAEk bere estrategia propioa garatu du industria-iraultza berri honi heldu eta aurrera egiteko: Basque Industry 4.0.

Zer da industria 4.0? Eta Big data? Industria adimentsua? Edota Zibersegurtasuna? Nolako eragina dute gure eguneroko jardunean? Nola moldatu gara paradigma berri honetara? Zein da (bertako) hizkuntzen lekua 4.0 Industrian? Enpresa-garapenerako euskal agentziaren ikuspuntutik galdera hauei erantzuna ematen saiatuko da SPRIko zuzendari nagusia.

Spriko zuzendari nagusiaren aurkezpenaren ondoren, solasaldi tartea irekiko da bertaratzen direnen artean.

 

Izena emateko

Plazak mugatuak dira eta interesatuek galdetegi hau betez eman dezakete izena, doan.

https://goo.gl/forms/FgXw2zWXPzFHV6WA2