NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:

  • Lege-oharra

ORRIAREN EDUKIA:

Lege Oharra  

Web orri hau Lehia Eraldatzeko Sozietatearen (SPRI)  jabetzakoa da, zeina Arabako Merkataritza Erregistroan baitago izena emanda 256 liburukian, 182 liburuan, 3. sekzioan, 88. folioan, 1.614 orrian, lehenengo inskripzioan. A01021237 da sozietatearen IFK zenbakia eta hauxe da bere egoitza sozialaren helbidea: Wellington Dukea, 2 zk. - 01010 Vitoria-Gasteiz.

 

Webeko edukia eta estekak

SPRIk ez du inolako erantzukizunik onartzen inork gure Web orriko edukiak gaizki erabiltzeagatik. Erantzukizun hori eduki horiek eskuratzen eta erabiltzen dituenarena da, eta ez beste inorena. Ez dugu erantzukizunik onartzen ezta ere, web orri honetako esteka edo bilatzailearen bitartez irits daitezkeen hirugarren batzuen web orrietan egon daitekeen  informazioagatik.

 

Web orriaren eguneratzea eta aldaketak

SPRIk eskubidea dauka bere web orriko informazioa, konfigurazioa edo aurkezpena aurrez abisatu gabe aldatu nahiz ezabatzeko, horregatik inolako erantzukizunik onartu gabe.

 

Alderdi teknikoei buruzko argibideak

SPRIk ez du onartuko inolako erantzukizunik Interneteko konexio denboran ekipo informatikoetan gerta daitezkeen arazo tekniko edo akatsengatik, ez eta SPRIren kontroletik at dauden legez kanpoko sartzeen ondorioz hirugarren pertsonek eragin ditzaketen kalteengatik ere. Era berean, ezingo zaigu eskatu inolako erantzukizunik eskaintzen dugun informazioan akats, oker edo omisioren bat egotearren erabiltzaileak jasan ditzakeen kalteengatik, baldin informazio hori kanpoko iturrietatik badator.

 

Pribatutasun politika  

Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoari jarraiki, jakinarazten dizugu web-gune honetan boluntarioki eman dizkiguzun datu pertsonalak SPRIren (Urkijo Zumarkalea 36-4, 48011 BILBO) ardurapeko "KONTAKTUAK" edo "ZERBITZUAK" fitxategietan gorde ditugula.

Fitxategi horien xedea da SPRIrekin harremana duten pertsonekin kontaktatzeko datuak kudeatzea buletinetarako, ekitaldietarako, kanpainetarako, deialdietarako, gobernu batzordeetarako... edo SPRIk diseinatu eta kudeatutako zerbitzuak helaraztea, hala nola informazioa, prestakuntza, nazioartekotzea eta aholkularitza. Informazio hori eman ahal izango zaie enpresa kolaboratzaileei, gai honetan eskumenak dauzkan Administrazio Publikoari eta SPRI taldeko enpresei.

Datuak Babesteko Espainiako Agentziari jakinarazi zaio fitxategi hori sortu dela eta datuen erabateko segurtasuna bermatzeko beharrezko diren segurtasun neurri guztiak dauzka.

Gogorarazten dizugu eman dizkiguzun datuetara sar zaitezkeela, eta beharrezko den kasuetan haiek zuzendu, aurka egin edo ezabatu ditzakezula, gorago aipatutako Legeak ezarritako terminoetan, SPRIko Segurtasun Arduradunari idatzizko jakinarazpen bat igorriz lopd@spri.es

 

Cookie Politika

Zer dira cookie-ak?

Cookie-ak testu artxibo txikiak dira, zure ordenagailuan deskargatzen direnak webgune batera sartzen zarenean.

Ez dira birus gaiztoak, baizik eta Interneten era askotako zerbitzuak emateko funtsezko papera betetzen duten tresnak. Webean zein hizkuntzatan nabigatu nahi duzun gogoratzeko, webgunearen funtzionaltasuna optimizatuko duten estatistikak jasotzeko edo zure sare sozialetan gure edukiak partekatzeko balio dute, besteak beste.

Nolako cookie-ak erabiltzen ditu web orri honek? 

  • Cookie teknikoak. Guk geuk sortu eta kudeatutakoak dira, aukera ematen dutenak gure web orrian nabigatzeko eta bertako aukera eta zerbitzuak baliatzeko.
  • Analisi cookie-ak. Guk geuk edo hirugarrenek tratatutakoak, aukera ematen digutenak web orriko erabiltzaile kopurua kuantifikatzeko eta web orriaren erabilpenaren estatistikak neurtu eta aztertzeko.

Inolaz ere ez dugu eskuratzen erabiltzaileen datu pertsonalik, eta bermatuta dago webean nabigatzen duen ororen pribatutasuna.

Nola desaktibatu gure cookie-ak (edo beste edonorenak)

Nabigatzaile gehienek cookie-ak automatikoki onartzen dituzten arren, nabigatzailearen konfigurazioa aldatu dezakezu zure ekipoan instalatuta daudenak baimentzeko, blokeatzeko edo ezabatzeko.

  • Nola konfiguratu cookie-ak Internet Explorer nabigatzailean.
  • Nola konfiguratu cookie-ak Google Chrome nabigatzailean.
  • Nola konfiguratu cookie-ak Firefox nabigatzailean.
  • Nola konfiguratu cookie-ak Safari nabigatzailean.



NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: