NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Elkarrizketak

Elkarrizketen bilatzailea:
(yyyy/MM/dd) (yyyy/MM/dd)

ELKARRIZKETEEN ZERRENDA:

“Gure asmoa da zenbait gaitasun bultzatzea hezkuntzaren munduan, gazteak zoriontsu, errespetuzko eta solidario izan daitezen” · Juan Carlos Melero, Edex erakundeko zuzendaria

  • Data: 2015/04/29
Juan Carlos Melero, Edex erakundeko zuzendaria

Apirilaren 22 eta 23an Bizitzarako Gaitasunen IV. Nazioarteko Mintegia egin zen Bilbon. Jardunaldi batzuk dira, Edex irabazi asmorik gabeko erakundeak antolatu zituenak Bizitzarako Gaitasunak proiektuaren barruan. Topaketan prestakuntza sozio-emozionaleko esperientziak partekatu zituzten, esperientzia horien bidez gaitasun pertsonalak eta sozialak emateko neska-mutil eta nerabeei, hala nola: autoezagutza, enpatia eta gatazken kudeaketa.


“Gizadiari arazo globalak konpontzeko gogoa emango dioten erronkak behar ditugu” · Jerome Glenn, The Millennium Project ekimenaren fundatzailea eta zuzendaria

  • Data: 2015/02/26
The Millennium Project-en logoa.

The Millennium Project etorkizuna ikertzeko think tank global bat da, 55 gune ditu mundu osoan eta Jerome Glenn da erakundeko zuzendaria. Berak idatzi du beste egile batzuekin batera Etorkizunaren Egoeraren Txostena, eta otsailaren 13an Bilbon izan zen azterlanaren 2013-2014 edizioko ondorio garrantzitsuenak aurkezteko. Europar Batasuneko 2050eko Teknologiei buruzko Talde Estrategikoko kide da eta talde horren emaitzak ere aurkeztu zituen.


“BabyDuino proiektuarekin hardware irekiko alternatiba bat eskaini nahi dugu osasuna monitorizatzeko” · Fabián Morales, Social Sound

  • Data: 2015/01/15
Fabián Moralesen argazkia.

BabyDuino proiektua kode irekiko prototipo bat da, haurren eta menpeko pertsonen ongizatea monitorizatzeko pentsaturik dagoena eta tenperatura eta bihotz-erritmoa bezalako datuak jasotzen dituena. Bere sortzaileen, hots, Social Sound lantaldearen asmoa da baliagarri izan dadila beste pertsona batzuek ere gailu berriak garatu ditzaten teknologia honetan oinarriturik. Proiektu hau crowdfundingeko Crowdsasuna kanpainari esker finantzatu zen 2014an, eta abenduaren hasieran antolatutako Mexikoko Berrikuntza Hiritarreko Laborategi Iberoamikarrean hautatu ziren10 proposamenetako bat izan zen.


“Teknologiaren bidez posible da gaixotasun arraroak dituzten pertsona askoren eta beren familien bizitzak hobetzea” · Ana Isabel Zorrilla, EIC-BBK-ko proiektu burua

  • Data: 2014/11/14
Ana Isabel Zorrillaren argazkia.

EIC-BBK osasun arloko berrikuntza zentro bat da, Dravet Sindromea Fundazioaren barruan dagoena. Espazio horretan ikerketa aplikatuko hainbat proiektu dauzkate martxan eta konponbide teknologikoak garatzen dituzte Dravet sindromea duten eta ezintasun edo atzerapen kognitiboak dituzten beste pertsona askoren bizi-kalitatea hobetzeko. EIC-BBK zentroa duela urtebete inauguratu zen Ermuko Izarra Centre eraikinean, eta harrezkero gaueko krisi epileptikoak detektatzeko proiektu bat garatu dute eta baita ere hezkuntza premia bereziak dituzten haurrak integratzeko ikasgela bat.


“Guretzat teknologia jendea boteretzeko erreminta-kaxa bat bezalakoa da” · Enrique Varela, Tecnología Social Fundazioko presidentea

  • Data: 2014/10/29
Enrique Varelaren argazkia.

Tecnología Social Fundazioa irabazi asmorik gabeko antolakunde bat da, teknologia berriak aprobetxatzen dituena pertsonen bizitza hobetzeko. Fundazioko presidentea, Enrique Varela, Donostian izan zen urriaren 6an De lo imposible a lo tangible jardunaldian. Fundazioak eta APTES-k antolatu zuen tailer hori, 3D inprimaketak arlo sozialean dituen aukerak erakusteko.


“Ikasleek eginez ikasten dute, eta ez memorizatuz” · Jabi Luengo, Teknologiako irakaslea

  • Data: 2014/09/30
Kubo proiektuaren irudia.

Jabi Luengo Teknologiako irakaslea da Tolosako Hirukide ikastetxean. Duela 4 urtetik hona, bere ikasleek Arduino-n eta kode irekiko teknologietan oinarritutako proiektuak garatzen dituzte, “eginez ikasteko” metodologia aplikatuz. Hainbat ikasturtetan zehar sortu dituzte ingurumenari buruzko informazioa jaso dezakeen zunda estratosferikoa, haztegi bat eta pertsona nagusiek psikomotrizitate ariketak egiteko erabil dezaketen jolas bat, azken bi horiek GoteoEuskadi plataformako crowdfunding kanpainen bidez finantzatuak.


“Beren inguruko ingurumen-arazoak aztertzen dituen jende-sarea da Public Lab” · Jeff Warren, Public Lab sarearen fundatzaileetako bat

  • Data: 2014/09/04
Jeff Warren-en irudia.

Public Lab komunitateak kostu baxuko eta kode irekiko teknologiak erabiltzen ditu ingurua monitorizatzeko. Beren ekintzetako bat da argazki kamera bat lotzea kometa bati, airetik mapa eguneratuak egin eta lurretik ikusten ez diren kutsadura iturriak edo instalakuntzak detektatzeko. Asmoa da tokiko komunitatea kezkatzen duten gaiei buruzko hiritarren datuak sortu eta partekatzea. Jeff Warren, komunitatearen fundatzailea, Bilbon izan zen proiektua ezagutarazi eta kometekin ateratako argazki tailer bat emateko.


“Euskadiko nagusiek ekarpen handia egiten diote ordaindu gabeko lanari” · María Ángeles Duran, Ikerketa Zientifikoen Goi-mailako Kontseiluko kidea

  • Data: 2014/07/17
María Ángeles Duranen irudia.

María Ángeles Duranek, soziologiako katedradunak eta CSICeko ikerlariak, Los mayores en la economía social de Euskadi. Contribución no monetaria de los mayores izeneko azterlana egin du Eusko Jaurlaritzarentzat. Bertan azaltzen du biztanleriaren talde horrek euskal ekonomian duen paperaren garrantzia, bai merkatuan eta baita ere, bereziki, ordaindu gabeko zaintzan. Duranek azterlanaren ondorioak aurkeztu zituen Donostian UPV/EHUko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolan.


“Diseinu soziala da zer konpondu nahi dugun pentsatzea eta gero horretarako behar den teknologia garatzea, eta ez alderantziz” · Adriana Martínez, APTESeko zuzendaria

  • Data: 2014/06/19
Adriana Martínezen irudia.

APTES-Teknologia Soziala Sustatzeko Elkarteak eta Novia Salcedo Fundazioak Escuela de Diseño Social jarri dute abian, eraldaketa soziala sustatuko duten proiektuak bultzatzeko ekimena. Hamar printzipio edo "esentzia" prestatu dituzte proiektuen diseinuan ohikoak diren egiturak aldatzeko eta premia sozialak erdian jarri dituzte konponbide berritzaileak bilatzeko. Eskola zabalik dago beren ekimenak, produktuak eta zerbitzuak birpentsatu eta partekatu nahi dituzten erakunde, enpresa nahiz pertsonentzat.


“Gauzen Interneteko iraultzak pertsonen arteko konexioa du oinarri, ez dispositiboen artekoa” · Usman Haque, Umbrellium enpresaren fundatzailea

  • Data: 2014/06/04
Umbrellium enpresaren logoa.

Ikasketaz arkitektoa bada ere, Usman Haque britainiarrak dispositibo interaktiboak eta teknologia digital parte-hartzaileak diseinatzen ditu. 2007an Pachube web plataforma sortu zuen datuak modu irekian partekatzeko. Plataforma hori 2011n egin zen ezagun Fukushimako hondamendiaren ondoren, hiritarrek Pachube erabili zutelako Geiger kontagailuen datuak denbora errealean partekatzeko. Haque  hiritarren jabekuntzarako teknologia interaktiboak garatzen dituen Umbrellium enpresako arduradun nagusia da, eta oraintsu izan da Bizkaiko Teknologi Parkean Gauzen Interneten etorkizunari buruzko jardunaldi batean.

ELKARRIZKETEN ZERRENDAREN orrikatzea:

Orrialdea 1 / 14  



NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: