NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Zahartzea, aukera bat euskal industria sarearentzat

Bozkatu albiste hau
Emaitza:    Interesik gabekoa  4 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame
O-sarean, Osakidetza Sarean espazioaren logoa.

Euskadiko ongizate maila Europako batez bestekoaren gainetik dago, baina baditu hainbat mehatxu. Zahartzea da erronka garrantzitsuenetako bat, baina aukera aparta ere bada zientzian eta teknologian berritzeko. Martxoaren 15ean antolatu zen Deustuko Unibertsitatean Osasun Publikoarekin Balioa Sortuz eztabaida mahaia, enpresen eta sektore publikoaren arteko sinergiak bilatzeko.

 

Osasun Publikoarekin Balioa Sortzen eztabaida-mahaiko irudia.

Juan Goicolea, Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza eta Teknologi sailburuak Osasun Publikoarekin Balioa Sortuz eztabaida mahaian azaldu zuen Euskadi EB-27ko batez bestekoaren oso gainetik dagoela per capita errentari dagokionez, baina hala ere "mehatxu handiak" ditugula eta horregatik "jakintzaren ekonomiarantz" jo behar dugula. Sailburuordeak  PCTI 2015 plan berriaren nondik norakoak azaldu zituen, zeinak Eusko Jaurlaritzako zientzia eta teknologia estrategiak gidatuko baititu 2012tik 2015era. Dokumentu horretan funtsezkotzat jotzen dira zahartzea eta osasun zerbitzuak, enpresentzako garapen aukerak eskaintzen dituztelako.

Plan berri horrek BPGaren %3raino igoko du I+G+B-ko inbertsioa. Indize hori %2,08an dago une honetan, Estatuko batez bestekoaren gainetik (%1,39) baina Finlandiarengandik, hots, Europako berrikuntza liderrarengandik urrun (%3,87) oraindik. Horrela beraz, datozen lau urteetan inbertsioa 9.000 milioi eurora iritsiko da. Hasierako asmoa da diru horren %40 kapital publikotik eskuratzea eta %60 sektore pribatuak jartzea. Goicoleak azaldu zuenez, zahartzea merkatu estrategiko handienetako bat da, garraio eta mugikortasunarekin, energiarekin, mundu digitalarekin eta zientziaren industriarekin batera.

Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Sailak Deustuko Unibertsitatean antolatutako eztabaida-mahaian zahartzea eta osasungintza aztertu ziren, Euskadirentzako garapen aukera ugari ekar ditzaketelako sektore publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetzaren bidez. Oscar Sanz, Microsoft enpresako osasun arloko negozio garapeneko zuzendariak zenbait adibide jarri zituen, teknologiak osasun sistemak hobetzeko balio dezaketela erakusteko. Hor dugu esaterako Osabide Global proiektua, Osakidetzaren historia elektronikoa biltzen duen tresna. Urrian osasun arloko esperientzia egokienaren saria eman zion Sociedad Española de Calidad Asistencial erakundeak. EMLABS, bestalde, esklerosi anizkoitza duten pertsonen errehabilitaziorako Europako lehenengo espazio birtuala da eta iragan martxoaren 7an inauguratu zen Bilbon.

Olga Rivera, Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo sailburuordeak ere parte hartu zuen topaketan eta Euskal Osasun Zerbitzuaren kronikotasun estrategiak izan zituen hizpide. Iñaki San Sebastián Tecnalia-ko zuzendari nagusiak, berriz, osasunaren esparruan gauzatzen ari diren ikerketak azaldu zituen. ,San Sebastiánen esanetan, gailu medikuen merkatua, IKTak osasunean integratzea eta zahartzearekin lotutako ekonomia aukera apartak dira EAEko industria sarearentzat, bai osasungintzaren arloan eta baita ere elikaduran, garraioan, eraikuntzan, finantzetan eta turismoan.

Interesgarri gerta dakizuke:

  • Data: 2012/03/16
  • Egilea: Laura Fernández

Iruzkinak Albistea honetarako

Idatz ezazu hemen zure iruzkina

Iruzkinak idatzi ahal izateko beharrezkoa da saioa hasi edo erregistratzea

Erabiltzeko arauak

  • Zure iruzkina moderatzaileek begiratuko dute argitaratu baino lehen, Euskadi+innovako argitarapen irizpideak betetzen dituen ikusi ahal izateko. Ordu batzuk barru zure iruzkina argitaratuko da, irizpide hauek betetzen baditu.

Argitarapen irizpideak

Euskadi+innovan ekarpenak egin ahal izateko, erabiltzaileak erregistratuta eta identifikatuta egon behar da. Honekin, jatorri ezezaguneko mezuak antzeman ahal ditugu.

Moderatzaileek iruzkinak begiratu dituzte eta, era berean, ortografia akatsak zuzenduko dituzte testua argitaratu baino lehen. Iruzkina ez da onartuko Euskadi+innovako gaiekin eta helburuekin ez ba dator. Testuak errespetu falta bat suposatzen ba du ez da argitaratuko. Ezin da Espainiako legeen kontrako iruzkinik idatzi. Moderatzaileek ez dute egingo bere erabakiei buruzko azalpenik.

Euskadi+innovak ez du erantzungo erabiltzaileen iruzkinen eta iritzien aurrean.




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: