NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Laugarren Sektoreari buruzko Mintegiak enpresa eredu berri horien esanahia esploratzen du

Bozkatu albiste hau
Emaitza:   Interesik gabekoa   4 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame
El Cuarto Sector en Euskadi txostenaren azala.

Laugarren Sektorea hibrido bat da, sektore publikoaren, pribatuaren eta irabazi asmorik gabeko erakundeen elementuak batzen dituena. Balio soziala sortzeko ekimenak dira, baina finantza aldetik iraunkorrak direnak. Horrelako gero eta ekimen gehiago dagoen arren, ez da teoria gehiegi egin horien inguruan. Innobasque-k otsailaren 28an antolatu zuen Laugarren Sektoreari buruzko Nazioarteko Mintegia, negozio eredu horiek esploratzeko.

Laugarren Sektoreko Partzuergoa osatu duten erakundeetako ordezkarien argazkia.

 Laugarren Sektoreko Partzuergoa osatu duten erakundeetako ordezkariak. Innobasque-ren irudia.

Zein da garrantzitsuagoa onura ekonomikoa ala soziala? Galdera hori egin zuen Antonio Vives EES adituak. Stanford Unibertsitateko irakasle honek eman zion hasiera Laugarren Sektoreari buruzko Nazioarteko Mintegiari, eta bere esanetan, galdera horrexetan dago gakoa. Ohiko enpresetan edo Lehenengo Sektorean garrantzitsuena irabazi ekonomikoak lortzea da, gero horiekin balio soziala sortzeko Enpresen Erantzukizun Sozialeko formulak erabiliz. Laugarren Sektoreko ekimenentzat, aldiz, garrantzitsuagoa da gizartearentzako onurak sortzea, ekonomikoki iraunkorrak diren ereduak erabiliz.

Mintegia otsailaren 28an ospatu zen Gasteizko Europa Jauregian,  negozio eredu horien inguruko ezagutza eta esperientzia praktikoak sustatzeko EAEn. Jardunaldian zehar El Cuarto Sector en Euskadi txostena aurkeztu zuten,  UPV/EHUko Mikel Zurbanok, Deustuko Unibertsitateko Garbiñe Henryk eta MIKeko zuzendari (Mondragon Unibertsitatea) Aitor Urzelaik koordinatutako azterlana. Argitalpen horretan EAEko hainbat enpresa sozialen kasuak jaso dituzte, hala nola, Emaús, Lantegi Batuak, Koopera, Fundación Peñascal, Servicios Sociales Integrados eta Fiare; denak ere enpresaren eta helburu sozialeko erakundeen mugan dabiltzan ekimenak. Azterlan horrekin lehen hurbilketa bat egin nahi izan dute Laugarren Sektoreari testuinguru teoriko bat emateko.

UPV/EHUko Ekonomia Aplikatuko irakasle eta GEZKIko kide den Juankar Pérez de Mendigurenek azaldu zuenez, "Laugarren Sektorea ez da kontzeptu neutrala, agenda bat bete behar da eta horrek argi egon behar du". Zentzu horretan, hainbat puntu azpimarratu zituen ikerketaren ondorio gisa. Laugarren sektorean borondateak uztartu behar dira, "sare trinkoa sortu behar da, zeren inork ez badu bertan egon nahi ez baitauka zentzurik", ez ditu aurrez sortuta dauden nortasun propioak diluitu behar eta gatazkatsua izan behar du berez, sortu nahi diren baloreen artean eztabaida publiko bat pizteko.

Jardunaldian parte hartu zuten Euskadin jada martxan dauden hainbat proposamenek, esate baterako, Eutokia Berrikuntza Sozialeko Zentroak, non arlo sozialarekin lotutako 17 proiektu bultzatu baitira; Colaborabora proiektuak (ekintzailetza sozialean, dinamika kolaboratiboetan, kode irekian eta prokomunean oinarritua); Gureak enpresak, zeinak ezgaitasunak dituzten pertsonen enplegagarritasuna eta prestakuntza hobetzea baitu helburu; enpresa sozialentzako Sinnple aholkularitzak eta Servicios Sociales Integrados kooperatibak, zeinak menpekotasunen eta kalteberatasunen arloan lan egiten baitu.

Mintegian zehar, 15 enpresa eta erakundek Laugarren Sektoreko Partzuergoa osatu dute, helburutzat harturik  lan marko bat sortzea mota honetako negozio ekimenak garatzeko.

Interesgarri gerta dakizuke:

  • Data: 2012/02/29
  • Egilea: Laura Fernández

Iruzkinak Albistea honetarako

Idatz ezazu hemen zure iruzkina

Iruzkinak idatzi ahal izateko beharrezkoa da saioa hasi edo erregistratzea

Erabiltzeko arauak

  • Zure iruzkina moderatzaileek begiratuko dute argitaratu baino lehen, Euskadi+innovako argitarapen irizpideak betetzen dituen ikusi ahal izateko. Ordu batzuk barru zure iruzkina argitaratuko da, irizpide hauek betetzen baditu.

Argitarapen irizpideak

Euskadi+innovan ekarpenak egin ahal izateko, erabiltzaileak erregistratuta eta identifikatuta egon behar da. Honekin, jatorri ezezaguneko mezuak antzeman ahal ditugu.

Moderatzaileek iruzkinak begiratu dituzte eta, era berean, ortografia akatsak zuzenduko dituzte testua argitaratu baino lehen. Iruzkina ez da onartuko Euskadi+innovako gaiekin eta helburuekin ez ba dator. Testuak errespetu falta bat suposatzen ba du ez da argitaratuko. Ezin da Espainiako legeen kontrako iruzkinik idatzi. Moderatzaileek ez dute egingo bere erabakiei buruzko azalpenik.

Euskadi+innovak ez du erantzungo erabiltzaileen iruzkinen eta iritzien aurrean.




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: