NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Iraunkorraren kultura

Bozkatu albiste hau
Emaitza:     Interesik gabekoa 3 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame
Permaculture-ren irudia.

Energi baliabideen eskasiari eta ingurumenaren kaltetzeari aurre egin beharrez, Permakultura izeneko korronteak diseinu pentsamendua aplikatzen du eskala txikiko konponbideak sortzeko eta konponbide horien bidez gizartearen premiak orekatu eta muga ekologikoak errespetatzeko. 70eko hamarkadan sortutako ideia honek nekazaritzaren ziklo naturaletan du oinarria eta gaur egun eraldaketa kultural bat diseinatzeko erabiltzen da.

Permakultura-ren printzipioak azaltzen dituen lorea.

 Permakultura-ren printzipioak azaltzen dituen lorea.

Permakultura hitza Bill Mollison eta David Holmgren-ek sortu zuten 70eko hamarkadan  landare eta animalien zikloak deskribatzeko, modu guztiz iraunkorrean integratzen baitira naturan. Gaur egun, definizioak eboluzionatu egin du eta printzipio natural horiek imitatzen dituzten diseinuak izendatzeko erabiltzen da. Printzipio horiei jarraiki, premiak ingurumena kaltetu gabe asetzen dira. Permakultura mugimendua balore etiko sinpleetan oinarritzen da, esaterako, lurra eta pertsonak zaintzea eta biztanleriaren premiak asetzen direla segurtatzea. Hortik abiatuta, diseinu pentsamenduarekin lotutako zenbait printzipio ezartzen dira, hala nola ingurunea behatzea eta harekin elkarreragitea, proiektuetan behetik goranzko perspektiba lehenestea eta sormena erabiltzea eskala txikiko konponbideak aurkitzeko.

David Holmgren diseinu ekologikoko ingeniariak La esencia de la Permacultura liburuan azaltzen du energiaren gainbeherarekin konponbide berriak beharko ditugula diseinuko arazo arrunt eta txikienei aurrekontu edo azpiegitura handirik gabe erantzuteko; eta horretarako, ezinbestekoa da berrikuntza sortzailea martxan jartzea. Holmgren-en esanetan, iraunkorraren kultura berreskuratu behar dugu, balore ekologikoak eta hiritarren ko-sorkuntza sustatuz. Holmgren ekologista eta idazleak dioenez, "permakultura norbanakoen eta taldeen sare bat ere bada eta diseinu konponbideak hedatzen ditu".

Permakulturaren printzipioak aplikagarriak dira hirigintzan, arkitekturan eta baliabideen kudeaketan. Sevillako Mazetas kooperatibak, adibidez, Gazteentzako Lanaren Europako Saria lortu du 2011. urtean. Arkitekto gazte hauek metodologia propio bat garatu dute, coaching habitat bat, non tailerrak antolatzen baitituzte tokiko administrazioentzat, erakundeentzat, herritarren elkarteentzat eta merkatarientzat. Prestakuntza jarduera horien bitartez ingurumen iraunkortasuna sustatzen saiatzen dira, betiere oreka bat bilatuz ingurune eraikiaren eta naturalaren artean.

Interesgarri gerta dakizuke:

  • Data: 2011/11/11
  • Egilea: Laura Fernández

Iruzkinak Albistea honetarako

Idatz ezazu hemen zure iruzkina

Iruzkinak idatzi ahal izateko beharrezkoa da saioa hasi edo erregistratzea

Erabiltzeko arauak

  • Zure iruzkina moderatzaileek begiratuko dute argitaratu baino lehen, Euskadi+innovako argitarapen irizpideak betetzen dituen ikusi ahal izateko. Ordu batzuk barru zure iruzkina argitaratuko da, irizpide hauek betetzen baditu.

Argitarapen irizpideak

Euskadi+innovan ekarpenak egin ahal izateko, erabiltzaileak erregistratuta eta identifikatuta egon behar da. Honekin, jatorri ezezaguneko mezuak antzeman ahal ditugu.

Moderatzaileek iruzkinak begiratu dituzte eta, era berean, ortografia akatsak zuzenduko dituzte testua argitaratu baino lehen. Iruzkina ez da onartuko Euskadi+innovako gaiekin eta helburuekin ez ba dator. Testuak errespetu falta bat suposatzen ba du ez da argitaratuko. Ezin da Espainiako legeen kontrako iruzkinik idatzi. Moderatzaileek ez dute egingo bere erabakiei buruzko azalpenik.

Euskadi+innovak ez du erantzungo erabiltzaileen iruzkinen eta iritzien aurrean.




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: