NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Internet Seguruaren Eguna: hezkuntza da arma eraginkorrena

Bozkatu albiste hau
Emaitza:   Interesik gabekoa   7 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame
Internet Seguruaren irudia

Otsailaren 8an ospatu zen Internet Seguruaren Nazioarteko Eguna, “Internet jolas bat baino gehiago da, zure bizitza da” izenburupean. Egun horren karietara, adin txikikoen babeserako antolakundeek eta mundu digitaleko enpresek bereziki gazteenei zuzendutako zenbait gida argitaratu dituzte eta espazioak zabaldu ere bai Sarea segurtasunez erabiltzen laguntzeko. Lovely-Faces.com proiektu artistikoak informazio pribatuaren hauskortasuna erakusten du.

Lovely-Faces.com proiektuaren irudia

Lovely-Faces.com proiektua.

Familia gehienek ongi dakite zeinen garrantzitsua den gazteak Sareko segurtasunaren inguruan heztea. Microsoft enpresak eginiko ikerketa baten arabera, gurasoen %87k seme-alabekin hitz egiten du gai horren inguruan, baina askok uste dute haurrek eurek baino hobeto menperatzen dituztela Web 2.0 tresnak. Pedagogia eta hedabide sozialetako adituen esanetan, elkarrizketa da Interneten ondorioz sor litezkeen arazoak konpontzeko tresna garrantzitsuena eta ez kontrola. Gazteak hezi egin behar dira, ongi ikas dezaten nola funtzionatzen duten sare sozialek  eta nola kudeatu behar duten nortasuna beren pribatutasuna babesteko.

Europako INSAFE sareak antolatu eta Europako Batzordeak sustatutako Internet Seguruaren Nazioarteko Egunean, Datuak Babesteko Espainiako Agentziak dei egin zuen gogorarazteko ikasketa planetan sartu behar dela Interneteko arriskuei buruzko informazioa, sarea  funtsezkoa bilakatu baita gazteen bizitzetan, nagusiki alderdi sozial eta ludikotik, baina baita ere hezitzailetik. Horren harira, Agentziak nabarmendu du eskoletan ez dagoela prestakuntzarik zenbait gairi buruz, hala nola informazio pertsonalaren kontrola, hirugarrenen eskubideekiko errespetua eta zeintzuk diren eskura dituzten baliabideak arrisku egoeraren batekin topo eginez gero. Eduki horiek denak sartu behar lirateke ikasketa planetan eta baita ere irakasleen prestakuntzan.

Ospakizun honekin batera, Internet munduko enpresek ere gidak eta aholkuak argitaratu dituzte gehienbat pribatutasunarekin zerikusia duten arriskuak saihesteko. Yahoo! Seguridad atarian adibidez zenbait baliabide bildu dituzte informazio pertsonala babesteko eta jazarpen kasuetan nola jokatu jakiteko. Bestalde, Sareko segurtasun enpresek oinarrizko aholku batzuk gogorarazi dituzte, esaterako, ezezagunek bidalitako posta elektronikorik ez zabaltzea, zalantzazkoak diren orrietatik artxiborik ez deskargatzea edo norbere finantzetako orrietan ez sartzea sakelako telefonotik.

Onlineko segurtasunaren arloan, ordea, sare sozialak dira familiak gehien arduratzen dituena. Gazteek nortasun digital bat eraikitzen dute sare sozialetan, baina  informazio pertsonal gehiegi uzten dute zabalik, hots, hirugarrenek ikusteko moduan, edo gero ezabatzeko oso zaila izango den iragan bat sortu dezakete. Dena den, gazte zein helduen artean oraindik asko dira sare sozialetako pribatutasuna babesteari garrantzi gehiegi ematen ez diotenak. Arazo horren inguruan arreta erakartzeko, otsailaren hasiera aldera Lovely-Faces.com proiektu artistikoa sortu zen.  Oinarri kritikoa duen ekimen bat da, Facebook konpainiari gehiegi gustatu ez zitzaiona. Proiektu horren baitan, Facebook-eko 250 mila profil inportatu zituzten jabeen baimenik gabe eta kontaktu espazio faltsu bat sortu zuten. Pertsonen aurpegiak ikus zitezkeen izen eta kokapenarekin batera eta aurpegiak identifikatzeko sistema baten bidez denak sailkatu zituzten argazkietako espresioen arabera: "neska atseginak", "harroak" eta beste hainbat. Sortzaileen esanetan (Paolo Cirio eta Alessandro Ludovico), oso erraza da sare sozialetatik hirugarrenei buruzko informazioa ateratzea eta informazio horri testuingurua kentzea; eta horixe izan zen, hain zuzen, erakutsi nahi izan zutena.

Interesgarri gerta dakizuke:

  • Data: 2011/02/11
  • Egilea: Laura Fernández

Iruzkinak Albistea honetarako

Idatz ezazu hemen zure iruzkina

Iruzkinak idatzi ahal izateko beharrezkoa da saioa hasi edo erregistratzea

Erabiltzeko arauak

  • Zure iruzkina moderatzaileek begiratuko dute argitaratu baino lehen, Euskadi+innovako argitarapen irizpideak betetzen dituen ikusi ahal izateko. Ordu batzuk barru zure iruzkina argitaratuko da, irizpide hauek betetzen baditu.

Argitarapen irizpideak

Euskadi+innovan ekarpenak egin ahal izateko, erabiltzaileak erregistratuta eta identifikatuta egon behar da. Honekin, jatorri ezezaguneko mezuak antzeman ahal ditugu.

Moderatzaileek iruzkinak begiratu dituzte eta, era berean, ortografia akatsak zuzenduko dituzte testua argitaratu baino lehen. Iruzkina ez da onartuko Euskadi+innovako gaiekin eta helburuekin ez ba dator. Testuak errespetu falta bat suposatzen ba du ez da argitaratuko. Ezin da Espainiako legeen kontrako iruzkinik idatzi. Moderatzaileek ez dute egingo bere erabakiei buruzko azalpenik.

Euskadi+innovak ez du erantzungo erabiltzaileen iruzkinen eta iritzien aurrean.




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: