NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Biortu proiektuak hiriko nekazaritza berreskuratu du aisialdi eta hezkuntzarako

Bozkatu albiste hau
Emaitza:    Interesik gabekoa  4 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame
Eutokiako baratze-eskolaren irudia.

Biortu onlineko komunitate bat da, etxeetako teilatuetan estalki begetalak egiten dituen enpresa batek sortua eta baratzezaintzako ezagutzak partekatzea helburu duena. Baina ekimen hau zabaldu egin da Eutokia Berrikuntza Sozialeko Zentroaren eta Peñascal Fundazioaren laguntzarekin, eta hiriko nekazaritzari buruzko hezkuntza proiektu bihurtu da. Orain ikastetxeekin lanean ari dira, baratzeak ikaskuntzarako tresna bezala erabil ditzaten.

Eutokiako baratze-eskolaren irudia.

 Baratze-eskola Eutokiako teilatuan.

Tejados y Fachadas Singulares enpresako Roberto Regalado eta José Luis M. Otaola arduradunek diotenez, Biortu proiektua kasualitatez sortu zuen, helburutzat zutelarik bezeroek planteatzen zizkieten premiei erantzutea. Beren enpresaren bidez espazio begetal bihurtzen dituzte etxeetako teilatuak. Estalki naturalek eskaintzen dituzten iragazgaiztasun abantailak aprobetxatzen dituzte balio erantsia emateko, eta hala, auzokoen elkarteek erabiltzeko moduko baratzeak sortzen dituzte.  Ideiak harrera ona izan zuen, baina bezero askok uste zuten ez zirela gauza izango baratze bat mantentzeko eta horregatik sortu zuten Interneteko komunitatea, Facebook bidez baratzezaintzako ezagutzak eta trukuak partekatzeko.

Ekimena asko hazi da Eutokia Berrikuntza Zentroaren eta Peñascal Fundazioaren laguntzarekin eta proiektu independente bihurtu da jada. Boluetan, Eutokiaren egoitzako teilatuan, Robertok eta José Luisek baratze-eskola bat eraiki dute, non aldizkako tailer irekiak antolatzen baitituzte hiriko baratze txiki bat lantzen eta mantentzen ikasteko. Ikastaro horietan Diego Rey hiriko nekazaritzako adituaren laguntza izaten dute. Zurtekekin (eraikuntzan diharduen Peñascal taldeko gizarteratze enpresa) batera, zurezko egitura bertikalak diseinatu dituzte balkoietan baratze txikiak sortzeko. Produktu hori baratzeak gustatzen zaizkien baina etxean espazio askorik ez duten pertsonei zuzenduta dago.

Hiriko nekazaritza aisialdirako elementutzat eskaintzeaz gain, Biortu ekimenak  jarduera komunitarioetarako aprobetxatu nahi ditu erabilpenik ez duten espazioak, esaterako, auzokoen elkarte bateko adinekoek  beren baratzeak zaindu ditzatela terrazetan, ahaztutako ezagutzak berreskuratzeko edota neska-mutilek elikagaiak nondik datozen ikas dezaten.

Ikusirik nolako interesa piztu duten tailerrek, Biortu proiektuak eskoletara eraman nahi du baratzeen ideia. "Hezitzaile batzuekin hitz egin dugu eta, guk bezala, haiek ere uste dute baratzea diziplina desberdinetan txerta daitekeen  tresna hezitzaile bikaina izan daitekeela", azaldu du Robertok. Hainbat ikastetxerekin jarri dira harremanetan eta aztertzen ari dira nola erabil daitekeen baratzea jarduera curricularretan, matematikak, historia edo natur zientziak ikasteko adibidez. Datorren ikasturtean inplementatu nahi dute proiektua.

Interesgarri gerta dakizuke:

  • Data: 2012/02/15
  • Egilea: Laura Fernández

Iruzkinak Albistea honetarako

Idatz ezazu hemen zure iruzkina

Iruzkinak idatzi ahal izateko beharrezkoa da saioa hasi edo erregistratzea

Erabiltzeko arauak

  • Zure iruzkina moderatzaileek begiratuko dute argitaratu baino lehen, Euskadi+innovako argitarapen irizpideak betetzen dituen ikusi ahal izateko. Ordu batzuk barru zure iruzkina argitaratuko da, irizpide hauek betetzen baditu.

Argitarapen irizpideak

Euskadi+innovan ekarpenak egin ahal izateko, erabiltzaileak erregistratuta eta identifikatuta egon behar da. Honekin, jatorri ezezaguneko mezuak antzeman ahal ditugu.

Moderatzaileek iruzkinak begiratu dituzte eta, era berean, ortografia akatsak zuzenduko dituzte testua argitaratu baino lehen. Iruzkina ez da onartuko Euskadi+innovako gaiekin eta helburuekin ez ba dator. Testuak errespetu falta bat suposatzen ba du ez da argitaratuko. Ezin da Espainiako legeen kontrako iruzkinik idatzi. Moderatzaileek ez dute egingo bere erabakiei buruzko azalpenik.

Euskadi+innovak ez du erantzungo erabiltzaileen iruzkinen eta iritzien aurrean.




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: