NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Berdintasun Ordenantza egiteko lehenengo gida udalerrientzat

Bozkatu albiste hau
Emaitza:    Interesik gabekoa  4 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame
EUDEL, Euskal Udalerrien Elkarteko logoa.

Ekimen honen bidez udal berdintasun politikak bultzatuko dira irizpide komunetan oinarrituz. Martxoaren 30ean Estatu osoan parekorik ez duen proiektu hau aurkeztu zen euskal udalerrietako ordezkarien aurrean. Testu ireki eta malgua da, udalerri bakoitzak bere premiei egokitzeko modukoa. Emakundek eta Genero Indarkeriaren Biktimei Arreta emateko Zuzendaritzak lagundu dute gida hau idazten.

Gidaren aurkezpena EUDELek Bilbon duen egoitzan.

 María Silvestre, Ibone Bengoetxea eta Mariola Serranok aurkeztu zuten EAEko Emakume eta Gizonen arteko Berdintasuna lortzeko Ordenantza Markoa EUDELek Bilbon duen egoitzan.

EAEko Emakume eta Gizonen arteko Berdintasunaren Esparruko Ordenantza Markorako Gidaren aurkezpenean, Ibone Bengoetxea EUDELeko presidenteak gogora ekarri zuen indarkeria matxistaren azken biktima, martxoaren 25ean Tolosan hil zena, eta esan zuen genero indarkeriaren aurrean "ezinbestekoa dela emakumeak babestuko dituzten neurriak artikulatzea".

Gida pasa den martxoaren 30ean aurkeztu zen EUDELek Bilbon duen egoitzan, euskal udalerrietako ordezkarien aurrean. Testu horren helburu nagusia da irizpide komunetan oinarritutako Berdintasun Ordenantza bultzatzea, nahiz eta udalak izango diren behin betiko formulazioa eta aplikazioa erabakiko dutenak. Gidak proposatzen du lehenik eta behin parte-hartze prozesuak egin daitezela herri bakoitzean, tokiko eragile sozialek eta herritarrek parte har dezaten. Bengoetxeak nabarmendu zuen prozesu horiek garrantzitsuak direla, "potentzial sentsibilizatzailea" dutelako erakunde lokalen barnean zein kanpoan.

Emakundeko zuzendari María Silvestrek azaldu zuen araudiak "ez direla ezinbestekoak, baina bai funtsezkoak" benetako berdintasuna ekarriko duen aldaketa sozialerako, "batez ere egun bizi ditugun aurrekontu egokitzapen guztien erdian". Horrez gain, tokiko berdintasun arauak osatzeko tresna bideratzailea dela adierazi zuen. Mariola Serranok (Genero Indarkeriaren Biktimei Arreta emateko Bulegoko zuzendariak) esan zuenez, "honelako asteek inoiz baino krudelkiago gogorarazten digute tresna koordinatuak bilatu behar ditugula". Eta adierazi zuen ordenantza modu parte-hartzailean idatzi behar dela, genero berdintasunaren inguruko eztabaida sortu dadin udal ordezkarien eta hiritarren artean.

Ordenantza Markoa Estatu osoan egin den mota honetako lehenengo ekimena da. Zenbait printzipio integral jasotzen ditu, aterki komun bat izan dadin tokiko politikak egiteko. Hala ere, udal bakoitzak erabakiko du aplikatu ala ez.  EUDELeko atariaren bidez deskargatu ahalko da gida.

Interesgarri gerta dakizuke:

  • Data: 2012/04/02
  • Egilea: Laura Fernández

Iruzkinak Albistea honetarako

Idatz ezazu hemen zure iruzkina

Iruzkinak idatzi ahal izateko beharrezkoa da saioa hasi edo erregistratzea

Erabiltzeko arauak

  • Zure iruzkina moderatzaileek begiratuko dute argitaratu baino lehen, Euskadi+innovako argitarapen irizpideak betetzen dituen ikusi ahal izateko. Ordu batzuk barru zure iruzkina argitaratuko da, irizpide hauek betetzen baditu.

Argitarapen irizpideak

Euskadi+innovan ekarpenak egin ahal izateko, erabiltzaileak erregistratuta eta identifikatuta egon behar da. Honekin, jatorri ezezaguneko mezuak antzeman ahal ditugu.

Moderatzaileek iruzkinak begiratu dituzte eta, era berean, ortografia akatsak zuzenduko dituzte testua argitaratu baino lehen. Iruzkina ez da onartuko Euskadi+innovako gaiekin eta helburuekin ez ba dator. Testuak errespetu falta bat suposatzen ba du ez da argitaratuko. Ezin da Espainiako legeen kontrako iruzkinik idatzi. Moderatzaileek ez dute egingo bere erabakiei buruzko azalpenik.

Euskadi+innovak ez du erantzungo erabiltzaileen iruzkinen eta iritzien aurrean.




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: