NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Kontseilua

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Kontseilua 2007ko uztailean sortu zen honako helburu honekin: Euskadiko zientzia, teknologia, ikerketa eta berrikuntzaren inguruko politiken partaidetza, aholkularitza eta lidergo organo gorena bilakatzea.

Horrela, eta Berrikuntzaren Euskal Agentzia eta Ikerbasque Fundazioa sortu ondoren, ekimen berri honekin “berrikuntzaren euskal hiruhortzekoa” osatzen da. Hauek izango dira Euskadiko ikerketa eta berrikuntzako politiken hiru euskarriak, Eusko Jaurlaritzak 2007ko uztailean onartutako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planak xedatzen duenari jarraiki arituko direnak.

"Herriaren proiektu bat da, legealdi hau eta hurrengoak baldintzatuko dituen proiektu nagusia"

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako diputatu nagusiak izango dira Kontseiluko kide, baita, Osasun, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun, Ogasun eta Hezkuntzako sailburuak ere. Gainera, euskal unibertsitateetako errektoreek eta Ikerbasque-ko eta Berrikuntzaren Euskal Agentziako arduradunek ere parte hartuko dute.

Proiektu honen lehen pausua Ikerbasque Fundazioa sortzea izan zen. Fundazio hau ikerketan oinarritzen da eta sei milioi euroko aurrekontua dauka 2009raino. Diru horrekin nazioarteko adituak erakartzen saiatuko da beren ikerketak EAEko zentroetan egin ditzaten.

Izan ere, fundazioaren bitartez beste bi ikerketa zentro sortuko dira aldaketa klimatikoa eta neutroiak aztertuko dituztenak, hurrenez hurren. Momentuz, proiektuak ehun ikertzaile baino gehiagoren eskaerak jaso ditu baina aurten, hogeita hamar ikertzaile soilik kontratatzea aurreikusten da.

Bigarren pausua Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzia sortzea izan zen. Irabazi asmorik gabeko elkarte pribatu honen xedea da berrikuntza koordinatzea eta bultzatzea Euskadiko alor guztietan, espiritu ekintzailea eta sormena sustatzeko.




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: