NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

NanoBasque Estrategia

 

Nanozientzia, mikro eta nanoteknologiak, gaur egun irudikatu eta aurreikusteko gai ez garen produktu eta prozesu berriak ekarriko dizkigun industriaren aldaketa kualitatibo eta kuantitatibo handiaren katalizatzaile dira.

Etorkizunaren aldeko apustua egiteko unea dela jakinda, Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak, nanoBasque Estrategiarekin, mikro eta nanoteknologiak euskal enpresan txertatzeko bidea bultzatzen ari da, jarduera ekonomikoko sektore nagusienetan lehiakortasuna hobetzeko eta gure industria-ehunaren dibertsifikazioa sustatzeko asmoz.

Nanozientzien, mikroen eta nanoteknologien balioa aintzat hartzeko, harreman-eredu berria behar dugu, enpresen, eragile zientifikoen, teknologikoen, politikoen eta sozialen arteko harreman-eredu berria, hain zuzen ere.

Horrela, Sailak nanoBasque estrategia hedatzeko asmoa du SPRI sozietatearen bidez, NanoBasque Agentzia horretarako sortu baitu.

Izan ere, nanoBasque Agentzia da ezagutzaren transferentzia sendotu eta negozio-aukera berriak sortzea helburu duen eredu berri horretarako harreman- eta elkarrizketa-gune. Donostiako Tekonologia Parkean kokatua, Agentziak euskal enpresaren mobilizazio-lanak, ezagutza-komunitatearen egituratze-lanak eta nanozientziaren eta mikroen eta nanoteknologien balioa gizarteratzeko lanak hartuko ditu bere gain.




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: