NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Innovanet Sarea

Innovanet Sarea

Innovanet Sarearen jatorria ezagutu nahi izanez gero, Eusko Legebiltzarrak 2007ko apirilaren 2an emandako ebazpenera eta Lehiakortasunerako eta Gizarte Berrikuntzarako 2006-2009 Planera jo behar da; azken honek Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio "erakundeen arteko jardunaren koordinazioa hobetzea eta berrikuntza euskal enpresa-sare osora hedatzea, ahalik eta enpresa kopuru handienera iritsi ahal izateko, eta ekimenen kapilaritatea bermatzea".

2007ko maiatzaren 14an, Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek, Confebaskek, Eusko Ganberek eta Tokiko Garapen Agentzien Elkarteak - Garapen - Innovanet Sarea eratzeko akordioa sinatu zuten Arabako Teknologia Parkean.

Horrela, erakundeen arteko jarduna eraginkorragoa izan dadin, Innovanet Sarea inplikatutako agente desberdinen arteko lankidetza-prozesu gisa hedatu da; eraikuntza-prozesu hori koordinatua da eta parte-hartzea handiagoa da maila guztietan.

 

Xedea eta Ikuspegia

Innovanet Sarearen XEDEA da "euskal enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna hobetzen laguntzea, eta eskuragarri dauden berrikuntza eta lehiakortasun politikak eta tresnak eskuratzen eta erabiltzen laguntzea, Sareko kideen arteko lankidetza-prozesu bat garatuz eta harreman koordinatuagoa eta eraginkorragoa sortuz".

Innovanet Sarearen ikuspegia, aldiz, "berrikuntza sustatzen eta euskal enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna hobetzen jarduten diren agenteen arteko lankidetzari begira, erreferentziako tresna izatea" da.




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: