NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Zer da Euskadi+innova?

Euskadi+Innova Euskadin berrikuntza bultzaten diharduten pertsona eta erakundeen estrategia partekatua da eta bigarren eraldaketa ekonomikoa egiteko eta Euskadi Europan berrikuntza eredu bihurtzeko xedeaz sortu da.

Euskadik berrikuntzaren aldeko apustua egiten du enpresen eraldaketaren ardatz nagusi gisa, izan ere, geroz eta lehiakorragoa den mundu global honetan, berrikuntza ezinbestekoa baita antolakundeen lehiakortasun eta biziraupenerako.

Izan ere, berrikuntzaren aldeko apustua egitea bereizgarri bakarra da mundu aldakor eta konplexu honetan, dagoeneko kostuan edo ekoizpen eraginkortasunean lehiatzea ez baita nahikoa.

Euskadi+Innova-k euskal enpresen lehiakortasuna hobetzen lagundu nahi du, eta horretarako hainbat ekimen prestatu ditu berrikuntzaren kultura berri bat sortzeko, berrikuntza sustatzen duen ingurune bat bultzatzeko, zuzendaritza gaitasunak garatzeko eta enpresetan eta gizartean oro har IKT-en ezarpena eta erabilera sustatzeko.

Ondo egitea ez da nahikoa...
...hobeto egin behar da

Euskadi+innovak hainbat produktu ditu enpresako Berrikuntzaren baloreak inplementatzeko -hala nola, Berrikuntza Foroak, Berrikuntza Agenda, Directiv@21 - eta baita ere lurralde osoan garatzen diren ekintzentzako euskarri sare bat (Innovanet Sarea), non Euskadiko sustapen ekonomikoan diharduten eragile guztiek parte hartzen baitute (erakunde publikoak, enpresa elkarteak, merkataritza ganberak, unibertsitatea, klusterrak, garapen agentziak eta lanbide heziketako ikastetxeak).

Euskadi+innova sortu zen Euskadi erreferentziazko nodo bihurtzeko berrikuntzaren sistema globalean, eta bere helburua da erakundeen produktibitatea eta herritarren bizi-kalitatea hobetzea.  

Berrikuntzako Euskal Sisteman pertsonek egiten dituzte berrikuntzak, horregatik eredu honetako erdigunea eta motorra dira. Hona helmuga:

  • Berrikuntzaren kultura garatzea: berrikuntzaren kultura bateranzko aldaketa sustatzea ondoko balio hauek indartuz: sormena, arriskuak hartzea, jakin-mina, ekintzaile espiritua, porrota onartzea, eta abar; eta zientzia eta berrikuntza arlo osoaren konpromisoa sortzea
  • Pertsonei ezagutza eta trebetasun berriei buruzko gaikuntza eskaintzea

Gainera, jakintza emaitzetan hezurmamitu behar da, eta esparru honetan inplikatutako eragilerik behinenak enpresak eta administrazioa dira.




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: