NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Nekazaritzako makinen parke nazionala berritzeko 2017ko Plana (RENOVE PLANA)

  • Eskaera aurkezteko epea: Epez kanpo
  • Muga eguna: 2017/09/15
  • Lurraldea: Euskadi
  • Ematen duen erakundea: Estatuko Administrazio Orokorra

Helburuak

Gaur egun Espainiako landa ingurunean nekazaritzan erabiltzeko makinerian hainbat berrikuntza sustatu nahi dira, ingurunera hobeto egokitzeko, ingurumena babesteko eta ekoizpen primarioaren eraginkortasuna eta segurtasuna bultzatzeko, eta horretarako hainbat ondasun publiko bideratu lehen mailako garrantzia duen sektore batean.

Hartzaileak

Laguntzen eskatzaileak izan daitezke pertsona fisikoak edo juridikoak, edo pertsona fisikoen edo juridikoen elkarteak, horien artean egonik baita ere nortasun juridikorik gabeko erakundeak, Nekazaritza Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean (REGEPA) edo Abeltzaintzako Ustiategien Erregistroan (REGA) izena emandako nekazaritzako ustiategien titularrak, edo, kooperatibak, transformazioko nekazaritza sozietateak (SAT) edo nekazaritzako beste elkarte batzuk, beraien bazkideak edo kideak, guztira, gutxienez horrelako hiru ustiategiren jabeak badira; nekazaritzako makineria erabiliz zerbitzu agromekanikoak egiten dituzten pertsona fisikoak edo juridikoak, Ekonomia Jardueren gaineko Zergan 911 epigrafean izena emanda badaude; eta nekazaritzan integratutako tratamenduen elkarteak eta abeltzaintzako defentsa sanitarioko elkarteak; betiere nekazaritzako makineri parte nazionala berritzeko diru laguntzak zuzenean emateko oinarri arautzaileak ezartzen dituen 704/2017 Errege Dekretuaren, uztailaren 7koaren, 3. artikuluko baldintzak betetzen badituzte.



NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: