NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Lankidetza egitasmoak garatzeko diru-laguntzak. Urola-Kosta 2017

  • Eskaera aurkezteko epea: Epean
  • Muga eguna: 2017/09/30
  • Lurraldea: Gipuzkoa
  • Ematen duen erakundea: Bestelako erakundeak

Helburuak

Diru-laguntza lerro honen helburua da Urola Kostako Udal Elkartearen eremuan enpresa-sarea eta goi mailako hezkuntza zentroak elkarrengana hurbilduko dituen espazio iraunkorra sortzea, ezagutza eta esperientziak partekatu eta, lankidetzan, egitasmo berritzaileak zehaztu eta garatzeko. Horrekin, eskualdeko enpresei lagundu nahi diegu hobetzen, produktu eta zerbitzu berriak sor ditzaten.

Hartzaileak

Diru-laguntza hauen onuradun izan daitezke baldintza hauek betetzen dituzten pertsona fisiko nahiz juridikoak:
- Proiektua garatuko duen kide edo bazkideetako batek (enpresak edo hezkun tza zentroak) gutxienez, bere lantokia Aia, Orio, Getaria, Zarautz edo Zumaian izatea. Diru-laguntzaren eskabidea egingo du eskualdekoa den parte hartzaileak.
- Egitasmoan parte har tzen duten partaide guztiak Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egotea.
- Egitasmoan parte hartzen duten partaide guztiek Foru Ogasuneko, Gizarte Seguran tzako eta Udaletako zerga ordainketak egunean ordainduta edukitzea.
- Egitasmoan parte hartzen duten partaide guztiek laneko arriskuen prebentzioko 31/1995 Legeak eta, orobat, laneko arriskuak prebenitzeko araubideak eskatzen dituen plan eta neurriak ezarrita izatea.
- Diru-laguntza gai diren ekintzak 2017ko ekitaldian gauzatzea
Gai teknologiko berritzaileen erabilera:
- 4.0 Industriari lotutako egitasmoak.
- Material adimentsuen erabilera: Nanoteknologiaren erabilera.
- Ekoizpen osagarrien teknologien erabilera: 3d erabilera.
- Robotizazio prozesuak



NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: