NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Ikerketa Zientifikoko, Teknikoko eta Berrikuntzako Plan Nazionaleko Laguntzak. Europa Ikerketa Dinamizazio Ekintzak. 2017

  • Eskaera aurkezteko epea: Epez kanpo
  • Muga eguna: 2017/07/06
  • Lurraldea: Euskadi
  • Ematen duen erakundea: Estatuko Administrazio Orokorra

Helburuak

Ekintza hauen barruan aurreikusitako laguntzen helburua da laguntza egiturak indartzea Espainiak parte har dezan zientzia eta teknologia arloetako ekimen europarretan, bereziki H2020 planean eta, zehazki, ondoko hauek lortzeko: a) Espainiako Sistemako eragile guztiek nazioarteko proiektu eta programetan duten parte-hartzea handitzea. b) Espainiako Sistemako eragileen sareko lana sustatzea nazioarteko ekimen desberdinetan. c) Bide ematea H2020 planeko proiektu handiak koordinatu eta zuzentzeko. d) H2020ko erakunde onuradunen arrakasta eta itzulera tasak hobetzea 7PMko emaitzekin alderatuta. e) I+G+B-n diharduten erakundeei programazio bateratuko ekintzetan sartzen laguntzea. f) I+G+B-n diharduten erakundeetako ikerlarien bikaintasuna eta nazioartekotzea sustatzea. g) Aurretiazko esperientziarik ez duten Espainiako erakundeei H2020 programan sartzen laguntzea. h) Erakunde onuradunen nazioartekotze plan estrategikoetan ezarritako parte-hartze helburuak betetzen laguntzea.

Hartzaileak

a) Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari buruzko ekainaren 1eko 14/2011 Legearen 47. artikuluan definitutako ikerketako organismo publikoak.
b) Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoan aurreikusitakoari jarraiki, I+G-n gaitasun eta jarduera frogatua duten unibertsitate publiko eta pribatuak, baldin eta irailaren 12ko 1509/2008 Errege Dekretuak sortutako Erregistroan inskribatuta badaude, zeinaren bidez arautzen baita Unibertsitate, Zentro eta Tituluen Erregistroa.
c) I+G-ko beste zentro publiko batzuk. Organismo publikoak eta nortasun juridiko propioa duten zentroak, Estatuko Administrazio Orokorraren menpekoak edo hari atxikiak, Lurralde Administrazio Publikoen edo beren organismoen menpekoak edo haiei atxikiak, edo sektore publikoaren gehiengozko partaidetza dutenak, edozein dela ere beren forma juridikoa.
d) Irabazi asmorik gabeko osasun arloko erakunde eta instituzio publiko eta pribatuak, Osasun Sistema Nazionalari atxikiak edo harekin hitzartuak, baldin eta ikerketa jarduera garatzen badute.
e) Otsailaren 27ko 339/2004 Errege Dekretuan eta arau osagarrietan akreditatutako osasun arloko ikerketako institutuak.
f) I+G-ko jarduera garatzen duten irabazi asmorik gabeko erakunde publiko eta pribatuak, baldin eta beren estatutuetan I+G jarduera nagusi bezala ageri bada eta ezagutza zientifiko edo teknologikoa sortzen badute.
g) Estatuko teknologi zentroak eta berrikuntza teknologikoari laguntzeko zentroak, abenduaren 19ko 2093/2008 Errege Dekretuak sortutako Erregistroan inskribatuta daudenak, zeinaren bidez arautzen diren Estatuko Teknologi Zentroak eta Berrikuntza Teknologikoari Laguntzeko Zentroak eta zeinaren bidez sortzen den zentro horientzako Erregistroa.
Onuradun izango dira baita ere onuradunaren bazkide diren erakundeak, baldin eta konpromisoa hartzen badute hark jaso duen diru-laguntzaren oinarri diren jarduerak osorik edo partzialki egiteko, gastuak ere egotzi ahalko direlarik.



NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: