NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Ikerketa Zientifikoko, Teknikoko eta Berrikuntzako Estatuko 2013-2016 Planaren barruko Gizartearen Erronketara Orientatutako Ikerketa, Garapen eta Berrikuntzako Programarako diru-laguntzak. 2.Nazioarteko Programazio Bateratua 2017

  • Eskaera aurkezteko epea: Epez kanpo
  • Muga eguna: 2017/09/05
  • Lurraldea: Euskadi
  • Ematen duen erakundea: Estatuko Administrazio Orokorra

Helburuak

Ekintza hauen helburua da Europako eta nazioarteko ikerketa kolaboratiboko proiektuak finantzatzea. Ekintza honen bidez finantzatuko da nazioarteko deialdi bateratuetako eremu tematiko espezifikoetan parte hartzen duten proiektu kolaboratiboen Espainiako zatia. Proiektu horiek frogatu beharko dute balio erantsia dutela gizarteko erronkei aurre egiteko. Laguntza hauekin finantzatuko dira langile gastuak, ekipamendu txikiak, materialak eta proiektuaren helburuekin lotutako bestelako gastuak.

Hartzaileak

Irabazi asmorik ez duten eta ezagutzan aurrerapen nabarmenak eragingo dituzten I+G proiektuak burutzeko gaitasun frogatua duten erakunde publiko edo pribatuak.
Gainera, nazioarteko deialdiak horretarako aukera ematen badu, onuradun izan daitezke baita ere: a) Enpresak; b) Enpresa talde edo elkarteak: Interes Ekonomikoko Taldeak (IET); c) Enpresa elkarte berritzaileak, sektore edo eskualde zehatz batzuetan jarduten dutenak eta helburutzat dutenak transferentzia teknologikoa eta informazioaren hedapena sustatzea taldeko enpresen artean; d) Oinarri Teknologikoko Enpresa Berritzaileak, Ekonomia Sostengarriari buruzko martxoaren 4ko 2/2011 Legearen 56. artikuluaren arabera; eta e) Enpresa elkarte sektorialak.



NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: