NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Ikerketa Zientifikoko, Teknikoko eta Berrikuntzako Estatuko 2013-2016 Planaren barruko Gizartearen Erronketara Orientatutako Ikerketa, Garapen eta Berrikuntzako Programarako diru-laguntzak. 1. I+G+B-ko proiektuak

  • Eskaera aurkezteko epea: Epez kanpo
  • Muga eguna: 2017/07/13
  • Lurraldea: Euskadi
  • Ematen duen erakundea: Estatuko Administrazio Orokorra

Helburuak

Helburua da ikerketa proiektuak finantzatzea. Ikerketa proiektu horiek dira Espainiako gizartearen zortzi erronka handiak kontuan harturik eta ezagutza berriak barneratzea lehentasunezko helburutzat izanik burutu diren lan esperimental edo teorikoak. Ezagutza berri horiek aurrerapena ekarri behar dute beren jarduera-esparrura, eta Espainiako Zientzia eta Teknologia eta Berrikuntza Estrategian identifikatutako erronkei erantzun behar diete: (1) Osasuna, aldaketa demografikoa eta ongizatea; (2) Elikaduraren segurtasuna eta kalitatea; nekazaritzako jarduera produktibo eta sostengarria; baliabide naturalen sostengarritasuna, itsasoaren eta itsasoko ikerketa; (3) Energia segurua, sostengarria eta garbia; (4) Garraio adimenduna, sostengarria eta integratua; (5) Klima aldaketari aurre egiteko ekintzak eta baliabide eta lehengaien erabilpen eraginkorra; (6) Aldaketak eta berrikuntza sozialak; (7) Ekonomia eta gizarte digitala; eta (8) Segurtasuna, babesa eta defentsa. Laguntza hauekin finantzatuko dira langile gastuak, ekipamendu txikiak, materialak eta proiektuaren helburuekin lotutako bestelako gastuak.

Hartzaileak

Irabazi asmorik ez duten eta ezagutzan aurrerapen nabarmenak eragingo dituzten I+G proiektuak burutzeko gaitasun frogatua duten erakunde publiko edo pribatuak.
Enpresa talde edo elkarteak.



NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: