NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Efizientziarako ekintzak sustatzeko eta biomasaren aprobetxamendu energetikoa bultzatzeko laguntzak. Araba 2017

  • Eskaera aurkezteko epea: Epez kanpo
  • Muga eguna: 2017/03/31
  • Lurraldea: Araba
  • Ematen duen erakundea: Bestelako erakundeak

Helburuak

Onespena eman zitzaien energia efizientziarako ekintzak eta biomasaren aprobetxamendu energetikoa bultzatzeko laguntzen lerroa arautzen duten oinarriei eta deialdiari, Araban energia berriztagarriak sustatu eta garatzeko Planaren esparruan. Hona hemen diruz lagundu daitezkeen ekintza motak: 1. Energia auditoretzak, energia inbentarioak, kontsumoen kontrolak, energia efizientziako ziurtagiriak eta energia jarduketako planak egitea. 2. Kontsumitzen den energia benetako beharrizanetara egokitzeko balio duten monitorizazio ekipoak, ordu programazioa, urruneko kontrola eta antzeko baliabideak ezartzea. 3. Kanpoko argiteria publikoa hobetzeko jarduketak, energia elektrikoaren kontsumoa murrizteko, eguzki luminariak jartzea barne. 4. Biomasaren energia aprobetxatzeko instalazioak eta ekipamendua. 5. Bideragarritasun azterlanak eta instalazioen proiektu teknikoak idaztea, biomasaren energia aprobetxatzeko.

Hartzaileak

Diru laguntzak jaso ahalko dituzte 25.000 biztanle baino gutxiagoko Arabako Lurralde Historikoko udalerri eta kontzejuek.



NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: