NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

DonostiaINN Investiga programa: tokiko I+G+b proiektuak ultzatu. Donostia 2018

  • Eskaera aurkezteko epea: Epean
  • Muga eguna: 2018/10/31
  • Lurraldea: Gipuzkoa
  • Ematen duen erakundea: Bestelako erakundeak

Helburuak

Laguntza hauen helburua da ikerketako eta berrikuntzako tokiko proiektuak garatzea bultzatzea, horietan 30 urtetik beherako (kontratazio-egunean) gazte kualifikatuak sartuta; hots, ikerketa-arloan aurretik esperientzia profesionalik ez dutenak eta langabezian aurkitzen direnak, I+G+b eremuarekin zerikusia duten zereginak garatzeko enpresetako eta ikerketa-zentro eta zentro teknologikoetako I+G unitateetan.

Hartzaileak

Laguntza hauen onuradun izan daitezke pertsona fisiko edo juridikoak, publiko edo pribatuak, nazionalak edo atzerritarrak, eta baita aurreko izaerarik ez duten taldeak ere, Oinarri hauetan ezarritako baldintzetan lehiatzen direnetan, araudi juridikoari jarraituz egoki osatu baldin badira:
a) Proiektu berritzaileak eta tokiko I+G+b arlokoak aurkeztea. b) Proiektua tokikoa izatea, eta kontratatu beharreko pertsonaren lantokia Donostian egotea.
c) Laguntza hauen onuraduna irabazteko xedearekin jarduera ekonomikoa garatzen duen pertsona fisikoa izatea edo pertsona juridikoa izatea.
d) Onuradunak izateko aukera izango dute Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko (ZTBES) kideak diren erakundeek (ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuak arautua), betiere laguntzaren xedea den kontratazioaren barneko pertsonaren lantokia Donostian badago.



NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: