NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Berrikuntzarako laguntza lerroa Alava innova, 2018

  • Eskaera aurkezteko epea: Epean
  • Muga eguna: 2018/03/23
  • Lurraldea: Araba
  • Ematen duen erakundea: Bestelako erakundeak

Helburuak

ETEei, teknologia zentroei, unibertsitate zentroei, fundazioei eta enpresa elkarteei adorea eta pizgarriak ematea enpresen berrikuntza eta lehiakortasunaren hobekuntza sustatuko dituzten proiektuak edota ekintzak egin ditzaten.

Hartzaileak

a) Sozietate egoitza eta zerga egoitza Arabako Lurralde Historikoan duten enpresa txiki eta ertainak (ETEak), beren osaera juridikoa edozein dela ere, edo gutxienez aktibitate zentro bat lurralde historikoaren barruan daukatenak. Sortu zenetik edo aktibitatea hasi zuenetik eskaera egiten duen egunera gutxienez urte bi igaro behar dira. Lehenago beste izen edo forma juridiko baten pean jarduera bera egiten bazuten haien hasierako eraketa hartuko da kontuan haien antzinatasuna zenbatzeko.
b) Sozietate egoitza eta zerga egoitza Arabako Lurralde Historikoan duten enpresa txiki eta ertainak (ETEak), beren osaera juridikoa edozein dela ere, edo gutxienez produkzio zentro bat edo zerbitzu zentro bat lurralde historikoaren barruan daukatenak. Sortu zenetik eskaera egiten duen egunera gutxienez urte bi igaro behar dira. Lehenago beste izen edo forma juridiko baten pean jarduera bera egiten bazuten haien hasierako eraketa hartuko da kontuan haien antzinatasuna zenbatzeko.
c) Arabako Lurralde Historikoan aktibitate zentroa duten zentro teknologikoak edota ikerketa zentroak, Araban irakaskuntza unitatea duten unibertsitateak eta Araban helbide soziala eta fiskala dauzkaten fundazioak eta enpresa elkarteak eta I+Gko enpresa unitateak.
d) Arabako Lurralde Historikoan ekoizpen edo zerbitzu zentroa duten zentro teknologikoak edota ikerketa zentroak, Araban irakaskuntza unitatea duten unibertsitateak eta Araban helbide soziala eta fiskala dauzkaten fundazioak eta enpresa elkarteak eta I+Gko enpresa unitateak.



NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: