NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Araban ekintzale izan eta Enpresa berriak sortzeko laguntza bidea (Emprender en Alava ). 2018

  • Eskaera aurkezteko epea: Epean
  • Muga eguna: 2018/03/23
  • Lurraldea: Araba
  • Ematen duen erakundea: Bestelako erakundeak

Helburuak

Deialdi honen helburua Araban enpresa berriak sortzea sustatzea da, norgehiagoka erregimeneko dirulaguntzak emanez Arabako ekoizpen egitura modernizatzen, dibertsifikatzen eta haren lehiakortasuna hobetzen laguntzen duten proiektuak egiten dituzten erakunde edo pertsona ekintzaileei.

Hartzaileak

a) Enpresa unitate berria sortzeko proiektua duten pertsona fisikoek. Dirulaguntza ordaindu aurretik, sozietatea eratu beharko du hark, sozietate edo zerga egoitza Araban izanda, edota lurralde historikoko udalerri batean laguntza eskatu duen jarduerari dagokion Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egon beharko du. Ez da enpresa berririk sortuko lehenago beste izen edo forma juridiko baten pean jarduera bera egiten bazuten.
b) Beren jarduera dibertsifikatu nahi duten Arabako erakundeek, enpresa unitate berri bat sortzeko proiektu zehatz bat aurkezten badute, eta proiektu horrek aurrekoak ez bezalako nortasun juridikoa badu.
c) Egoitza edo jarduera Arabatik kanpo izanda jarduera zentro bat lurraldera eraman edo bertan ezartzen duten erakundeek edo pertsona fisikoek.
d) Araban diharduen jarduera zentro bat duten erakundeek edo pertsona fisikoek, eskaera egiteko egunean jarduera hasi edo hura eratu zenetik gehienez bi urteko antzinatasuna badute eta irteera fasean badaude.



NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: