NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Euskal ekintzaile bat Silicon Valleyra bidaiatuko da Donostiako Sustapena-Yuzzen eskutik

Bozkatu albiste hau
Emaitza:      0 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame
YUZZ

Meet Trace hitzordu azkarren online plataforma hautatu dute Donostiako Sustapena-Yuzz programara aurkeztutako ideiarik onentzat, eta horrenbestez, abenduaren 7tik 12ra bitartean, munduko berrikuntzaren hiriburutzat jotzen den Silicom Valleyra bidaiatuko da, Yuzz-en aurtengo edizioan Estatu espainiarrean izandako gainerako 23 parte-hartzaile onenekin batera.

Epaimahaiak Anne Amorebieta Berra euskal ekintzailearen proiektua hautatu du, duela sei hilabetez geroztik Donostiako YUZZ zentroan eta APTren laguntzaz, hogei bat ekintzaile gaztek taxutzen jardun duten enpresa-asmo guztien artean.

Ekimen hau Oinarri Teknologikoko Berrikuntza Programaren barruan gauzatu da. Hauxe da, enpresen lehiakortasunaren mesedeko ekintzailetza teknologikoa eta berrikuntza sustatzeko, Donostia Sustapenak diseinatu duen Donostiako Pizgarri Ekonomikoko Planaren lan-ildoetako bat.

Silicon Valleyko egonaldian, euskal ekintzaile gazteak Banco Santander, ICEX eta Red.es-en ekimenez sortutako Spain Tech Center (STC) zentroa bisitatu ahal izango du, besteak beste. STCren xedea, munduko ingurunerik dinamiko eta lehiakorrenetako batean, espainiar oinarri teknologikoa duten enpresa txiki eta ertainen ezarpena erraztea da, geure arteko enpresa teknologiko eta berritzaileen nazioartekotze-prozesua bizkortzeko asmoz.

 

  • Data: 2014/11/14
  • Egilea: Egoitz Gago

Iruzkinak Albistea honetarako

Idatz ezazu hemen zure iruzkina

Iruzkinak idatzi ahal izateko beharrezkoa da saioa hasi edo erregistratzea

Erabiltzeko arauak

  • Zure iruzkina moderatzaileek begiratuko dute argitaratu baino lehen, Euskadi+innovako argitarapen irizpideak betetzen dituen ikusi ahal izateko. Ordu batzuk barru zure iruzkina argitaratuko da, irizpide hauek betetzen baditu.

Argitarapen irizpideak

Euskadi+innovan ekarpenak egin ahal izateko, erabiltzaileak erregistratuta eta identifikatuta egon behar da. Honekin, jatorri ezezaguneko mezuak antzeman ahal ditugu.

Moderatzaileek iruzkinak begiratu dituzte eta, era berean, ortografia akatsak zuzenduko dituzte testua argitaratu baino lehen. Iruzkina ez da onartuko Euskadi+innovako gaiekin eta helburuekin ez ba dator. Testuak errespetu falta bat suposatzen ba du ez da argitaratuko. Ezin da Espainiako legeen kontrako iruzkinik idatzi. Moderatzaileek ez dute egingo bere erabakiei buruzko azalpenik.

Euskadi+innovak ez du erantzungo erabiltzaileen iruzkinen eta iritzien aurrean.




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: