NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Eskaintza

Zer ekintza eskaintzen dugu

Mikroenpresa Digitalak bi orduko oinarrizko eta doako ikastaroak antolatzen ditu hilero, beren negozio prozesuetan komunikazioen eta informazioaren teknologiak erabili nahi dituzten autonomo eta mikroenpresei (10 langile baino gutxiago) zuzenduta, baita Interneten erabilera intentsiboan eta estentsiboan eragingo duen negozio ideia bat garatzen duten ekonomia berriaren sustatzaileei ere.

Ikastaroak autonomo eta mikroenpresetara hurbiltzeko zuzendu eta pentsatuta badaude ere, gaur egun profil mota guztiak joaten dira bertara, gaiak edozein enpresa eta lan egoeratara egokitu baitaitezke.

Nori zuzenduta daude

Tamaina handiagoko enpresekin alderatuta, mikroenpresa eta autonomoen kolektiboak ditu adierazle txikienak negozioak kudeatu eta sustatzeko IKTak erabiltzeari dagokionez; horregatik, beharrezkoa da kolektibo horren prestakuntzan lan egitea.

Ikastaroak
  1. Merkataritza elektronikoa, online denda 
    Ikastaro honen helburua da negozio bat merkataritza digitalera egokitzeko edo hartan ezartzeko orduan kontuan hartu beharreko alderdi praktikoak eta legalak ezagutzera ematea da (nolakoa den salerosketa prozesua, estali beharreko bermeak, Informazio Zerbitzuen eta Merkataritza Elektronikoaren Legea, etab.).

  2. Tramite Telematikoak eta Ziurtagiri Digitalak
    Administrazioarekin tramite telematikoak egiteko izan behar ditugun tresnak eta horiek nola konfiguratu ezagutzeko, baita euskal administrazio publikoetan egin daitezkeen tramite nagusiak ere.

  3. Metaposta Delivery Enpresen eraldaketa digitalerako irtenbidea
    Metaposta Deliveryk dokumentazio konfidentziala modu seguru eta legalean digitalki entregatzeko irtenbide bat eskaintzen die erakunde guztiei.
    Diseinu erraz eta intuitiboarekin, enpresa batek behar dituen funtzionalitate guztiak ditu dokumentazioa entregatzeko legezko irtenbide digital bat ezartzeko.
    Metaposta Delivery kutxa gotor elektronikoaren zerbitzua eskaintzen dio zure enpresari, zure agiri garrantzitsu guztiak seguru gordetzeko. Orain, Metaposta Deliveryrekin, enpresek nominak, faktura elektronikoak, ziurtagiriak eta beste jakinarazpen batzuk bidali ahal izango dizkiete beraien enplegatu, bezero eta hornitzaileei, agiri garrantzitsuen bidalketetan segurtasun handiena eskainiz eta kostuak aurreztuz.

  4. Egokitu zure enpresa datu pertsonalak babesteko legedira (lehenengo zatia eta bigarren zatia)
    Edozein sektoretako enpresa txiki eta profesional autonomoek datu pertsonalak babesteko gaur egungo legediak jasotzen dituen printzipioak, eskubideak eta betebeharrak ezagutzeko, enpresa batek esku artean erabiltzen dituen datu pertsonal guztiei dagokienez.
    Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra 2016ko maiatzaren 25ean jarri zen indarrean, baina 2018ko maiatzaren 25era arte ez da aplikatzen hasiko. Bitartean, LOPDk* guztiz indarrean jarraitzen du eta aplikagarria da. Datuak Babesteko Espainiako Bulegoak animatu egiten ditu erakundeak prestatzen eta egokitzen joan daitezen, Erregelamendua guztiz aplikagarri denerako.
    Ikastaro honetan LOPDrekin bete behar dugun legezko oinarria azalduko dugu, arreta jarriz Europako Erregelamendu berriaren egokitzapenean.
    Gainera, zuen webgunean, merkataritza elektronikoan edo LSSIren **
    (*) LOPD: 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoa
    (*) Datu Pertsonalak Babesteko Europako Erregelamendua ((EB) 2016/679 Erregelamendua, pertsona fisikoen babesari buruzkoa, datu pertsonalak tratatzeari eta horien zirkulazio libreari dagokionez)
    (**) LSSI: 34/2002 Legea, uztailaren 1ekoa, Informazioaren Gizarte eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoa.

    Gomendatzen da izena bi ikastaroetan ematea (Lehen Zatia eta Bigarren Zatia), ikuspegi osatuagoa izateko, bigarrena lehenengoaren jarraipena baita.
  5. Googleren tresnak hodeirako
    Googleren lankidetzarako baliabideak enpresara aplikatzeko azterketa xehakatua: nola partekatu eta lan egin lankidetzarako dokumentuen gainean, "Hodeia" kontzeptuaren ezarpena, nola kudeatu egutegi aplikazio bat zure enpresarako eta nola partekatu agendak.
    Beste alde batetik, enpresarentzako erabilgarriak diren Googleren beste aplikazio batzuei buruzko azalpenak ere emango dira.

  6. Instagram: estrategia soziala eta bisuala zure negozioa sustatzekot
    Ikastaroa Sare Sozialen kategorian kokatzen da, Mikroenpresa Digitala programaren barruan, zeinean aplikazioak, tresnak eta trikimailuak proposatzen jarraituko dugun, gure markaren irudia hobetu ahal izateko.
    Soziala izatea da joera eta, irudi batek mila hitzek baino gehiago balio duenez, Instagram bezalako sare sozialek gero eta erabiltzaile gehiago erakartzen dituzte egunez egun.
    Ikastaroan Instagramek enpresentzat duen profilaren kudeaketa landuko dugu, brandinga hobetzeko, eta gure markan edo negozioan nola lagunduko digun nabarmentasun handiagoa lortzeko.

  7. Linkedin: zure profila eta enpresa sustatu
    2002 urtean agertu zenetik, Linkedin liderra da harreman profesional eta komertzialetara zuzendutako sare sozialen rankingean. Ikastaro hau sarrera moduan aurkezten da, sare sozial honen bitartez promozionatu, networking egin eta negozio aukerak bilatu nahi dituzten enpresa eta profesionalentzat.

  8. Facebook I: sortu zure FanPage-a. Konfigurazioa, oinarrizko erabilgarritasunak eta publikazioen kudeaketa. 
    Ikastaro honek bertaratutakoei Facebooken erabileraren hastapenak irakatsi nahi dizkie, haien FanPageren erabilgarritasun nagusien kudeaketen eta konfigurazioen hastapenei ekinez.
    Halaber, markaren eragin sortzaile eta biralizatzaile gisa tresna hau aprobetxatzeko estrategiez hornitzeko helburua du, horrela Interneten negozioak duen irudi soziala sendotuz.
    Negozioaren irudi korporatiboa Social Media eremura eramateko jarraibide nagusiak emango dira.

  9. Facebook II: zure Fan Page-a pertsonalizatu. Social Pluggins, Facebook Ads eta SEO Facebook-en
    Helburua da parte hartzaileek Facebooken tresnarik aurreratuenak ezagutzea jarraitzaileei informazio eta baliabide gehiago eskaintzeko eremuan, horiek fidelizatzeko.
    Zure negozio edo enpresak dagoeneko FanPage bat badu eta oinarrizko erabilgarritasunak ezagutzen badituzu (ikus Facebook I ikastaroa), ikastaro honek zure FanPageko konfigurazioa pertsonalizatzen eta hobetzen lagunduko dizu, zure jarraitzaileei eduki osoago bat eskaintzeko. Social Plugginekiko interakzioa ezagutuko dugu, eta Facebook Ads-ekin.

  10. Twitter: hazi eta neurtu zure eragin soziala
    Twitterren funtzionamenduari buruzko hastapenak, kontu bati alta nola eman azalduz. Bertaratzen direnei profil erakargarri bat eratzeko aholkuak emango zaizkio bezeroak eta jarraitzaileak erakartzeko, eta Twitter inguruneko kontzeptuetan trebatzeko aukera ere bai: birtxiokatzeak, joerak, timeline-ak, traolak...
    Bertaratutakoak Twitter erabiltzeko prestatzen ditu, eragin sortzaile sozial eta marka biralizatzaile gisa tresna hau aprobetxatzeko estrategiak eskainiz, eta bere negozioaren irudia Interneten finkatzeko.

  11. Hootsuite: zure enpresaren sare sozialak kudeatzea ahalbidetzen dizun plataforma erabiltzen ikasi
    Hootsuite sare sozialetako hainbat kontu erosotasunez kudeatzeko aukera ematen duen tresna da, aplikaziotik atera behar izan gabe eta interfaze bakar batetik arituz. Ikastaro honetan sare sozialetako edukiak nola ikus daitezkeen ikasiko dugu, erabiltzailearen lehentasunen arabera antolatuz. Gomendagarria litzateke, ikastaroa modu ezin hobean jarraitzeari begira, parte hartuko duen pertsonak plataformarekin txertagarriak diren sare sozial batean edo gehiagotan alta emanda egotea (Facebook, Linkedin, Twitter...).

  12. Canva: zure irudi korporatiboa eta digitala nabarmendu (diseinatzaile ez direnentzako diseinu grafikoa)
    Canva-k eduki eta irudien konposizio desberdinak diseinatzeko aukera jartzen du zure esku, txartel bat sortzeko, edo zure sare sozial edo blogetan irudi bat sortzeko, newsletterren goiburuak egiteko eta marketineko askotariko dokumentuak eta materialak sortzeko.
    Interfaze intuitibo eta erraz bat dauka, doako baliabide eta txantiloi ugarirekin, eta aukera eskaintzen du halaber zeure irudiak eta logoak kargatzeko eta diseinu erakargarriak sortu ahal izateko, diseinuaren profesionala izan gabe.

  13. Bideo marketina: estrategia birala zure produktuak eta zerbitzuak sustatzeko
    Bideoek emozioak sorrarazten dituzte: soinu eta mugimenduen konbinazioak sentimenduak eta erreakzioak transmititzen eta sorrarazten laguntzen ditu, eta hori aprobetxatu behar dugu gure marka eta Interneteko presentzia indartzeko.
    Online bideoak bultzatzea funtsezko urratsa da edozein enpresaren marketinaren estrategian, merkaturatzen dituen produktu eta zerbitzuen eragina, zabalkundea eta engagement-a hobetzeko.
    Ikastaro honetan, adibide errazen bitartez, ikusiko dugu nola enpresa txikiak ere baliatu daitezkeen baliabide honetaz, euren posizionamendua hobetzeko, webgunearen trafikoa handitzeko eta lehiakideen aurretik nabarmentzeko.

  14. SEO eta SMO web posizionamenduan lehen urratsak
    Ikastaro honek parte hartzaileak SEOren (Search Engine Optimization) eta SMOren (Social Media Optimization) oinarrizko kontzeptuetan trebatzen ditu, bezeroak erosketa egiteko, erreserba bat egiteko edo izen emate bat egiteko bere webgunea bisitatzera eramango dituen posizionamendu estrategikoaren prozesu baten parte gisa.

  15. Ezagutu zure negozioaren online ospea
    Online ospea gure markak edo negozioak Interneten duen prestigioaren edo hari zaion estimuaren isla da.
    Hain zuzen ere eremu honetan eragiten diote gainerako erabiltzaileek ospe horri, guri buruz hitz eginez eta iritziak emanez.
    Hil ala bizikoa da zertaz hitz egiten den jakitea, Interneten gure negozioaren ospea kontrolatzeko eta kudeatzeko, eta krisi momentuetan nola erreakzionatu jakiteko.

  16. Blog korporatiboa I: aholkuak eta praktika onak
    Ikastaro honetara bertaratutakoak blog korporatiboen hastapenetan sartuko ditugu, gure negozioaren marketin eta sustapen tresna gisa.
    Lan saio hau adibide eta praktika onekin hornituko dugu, gure blogger fazeta berriari arrakastaz eta gure negoziorako bermeekin heldu ahal izateko.

  17. Blog korporatiboa II: Wordpress.com-en hastapena
    Wordpess.com-en bitartez "Blog korporatibo I" ikastaroan landutako guztia praktikan jartzen jarraituko dugu, blog administratzailearen ikuspegitik, mahaigainaren funtzionaltasun guztiak ezagutuz: blogaren pertsonalizazioa, aukera guztien konfigurazioa, eta orri eta post-en publikazioak.
    Gainera, estatistikak monitorizatuz gaitasun analitikoa garatzeko aukera izango dugu blogean lortutako arrakastaren arabera.
    Bertaratutakoei aholkatzen diegu aurretik "Blog korporatiboa I" ikastarora joatea. Izan ere, ikastaro honetan Wordpress kontuak sortzeari ekingo baitzaio halakorik ez daukaten erabiltzaileentzat, eta hori dela eta bertaratzen diren guztiei ikastarora kontua sortuta bertaratzea gomendatzen diegu.

  18. Zure negoziorako marketin mugikorreko estrategiak
    Mugikorra salmenta eta komunikazio kanal estrategikoa bilakatu da edozein tamaina eta sektoreko enpresen bezeroekin.
    Ikastaro honetan ikasleak mugikorraren iraultza zuzentzen dituzten dinamikak ulertzeko oinarriak ikasiko ditu, eta batez ere negozioan/ingunean aplikatzeko ildo nagusiak.

  19. Mailchimp: Nola egin e-mailinga zure bezeroentzat
    Posta elektroniko bidezko marketina sustapen estrategia garrantzitsua da enpresa askorentzat, eta onura handiak dakartza legezkotasunari egokitzen bazaio eta praktika etikoei jarraitzen badie.
    Gure bezeroen datu basea handitzen doan neurrian, kudeaketa automatizatu bat izatea beharrezkoa da, bidalketa handiak egitea eta horiek pertsonalizatzea ahalbidetzeko, denbora eta ahalegina aurreztuz. Gaur egun Mailchimp da dauden doako tresnen artean hoberenetakoa bezeroen datu baseak sortu eta kudeatu nahi dituzten enpresarientzat.

  20. Produktiboagoa izateko aplikazio eta metodoak
    Ikastaro hau gure lan inguruneari aplikatutako produktibitate kontzepturako hastapena da, eta bertaratzen direnak maiz arrastaka daramatzagun eta gure lan eta zereginak aurrera ateratzea oztopatzen diguten ohitura ez eraginkorretan sentiberatu nahi ditu, produktiboak izan daitezen.
    Ikastaro honetan zirriborratuko diren metodo ugari daude (GTD, Pomodoro) aplikazioen laguntzaz gure zereginen kudeaketarik onena egiteko.

  21. Netvibes: txertatu Interneteko zure eduki eta iturriak
    Ikastaroa NETVIBES doako web plataformarekin garatuko da. Tresna honek zure enpresako informazioa modu erraz eta ikusgarrian antolatzeko aukera emango dizu, izan zure feed RSS, zure sare sozialetako berritasunak edo zure helbide elektronikoen kontuak, begirada bakarrean zure interes pertsonal eta profesionalekoak diren informazio eta berritasun guztien berri izateko moduan.

  22. Zure zereginak Trellorekin kudeatu eraginkorragoa izateko
    Zereginen kudeaketa landuko dugu, Kanban metodologiara orientatutako ikuspegi batetik, eta bere aplikazioa, Trellorekin zereginak kudeatzeko joko arau batzuk ezarri ahal izateko.
    Trello aplikazio bat da, zeinak zereginak lankidetza bidez kudeatzea ahalbidetzen duen, zutabez (zerrenda esaten zaie) osatutako taulen (board) bidez, zure proiektu edo zerbitzuaren lan fluxuaren egoerak erakusteko.
    Proiektuak kudeatzeko Kanban metodoan oinarritzen da, egoeraren arabera, hainbat zerrendatan mugituz doazen txartelekin -txartelok zereginak adierazten dituzte-. Metodoa edozein lan ingurunetan aplikatu daiteke.

  23. Kudeatu zure bezeroak, harremanak eta negozio aukerak Hubspot CRMrekin
    Hubspot CRM tresna erraz eta doakoa da, eta bezeroak eta harremanak ezin hobeto kudeatzeko aukera emango digu.
    Hubspot CRMren bidez bezeroekin edo bezerogaiekin egin dituzun interakzio eta harreman guztien jarraipena egin ahal izango duzu.
    Horrenbestez, transakzioak bere etapa bakoitzean monitorizatu ahal izango dituzu: harremana egiten duzunetik salmenta gauzatzen den arte. Horrela, leku bakar batetik, enpresaren profil komertzial guztiak sintonian egotea lortuko duzu.

  24. Evernote: Antolatu zure negozioaren informazioa
    Evernote, edozein momentu eta tokitan mugikorreko edo mahaigaineko aplikazio baten bidez modu azkarrean sar zaitezkeen ohar eta libretak erabiliz informazio mota oro -pertsonala edo profesionala- hodeian gordetzeko aukera ematen duen tresna da.
    Ikastaro honetan aplikaziorako hastapena ikusiko dugu, bere web formatuan, baita zure enpresako egunerokoan negozioko informazio esanguratsua antolatzeko eta produktibitate handiagoa lortzeko helburua duten eta instala daitezkeen tresna gehigarriak ere.

  25. Zibersegurtasuna
    Xede nagusia kontzientziatzea izango da, ulertuta informazioa aktibo nagusi bat dela enpresarentzat, eta bere segurtasunak erakundearen prozesu eta sistema guztiei eragiten diela, baina, batez ere, bere mendeko pertsonei. Ulertu behar da arrisku eta mehatxu horietako asko ez direla kanpoko iturrietatik etortzen (hackerren erasoak, etab.), baizik nahi gabe probokatzen ditugula, gure informazioa babesteko gutxieneko neurriak aplikatzen ez ditugulako.
    Ohiko mehatxuak eta horien aurrean nola erantzun erakutsiko da. Horrez gain, mehatxuetakoren bat gauzatu bada, jarraitu beharreko jarraibideak ere azalduko dira, eta nori jakinarazi segurtasunean gertakari potentzial bat hautematen bada.
    Gainera, instituzioen lana eta baliabideak zaintzeko balioko du, batez ere Zibersegurtasunaren Euskal Zentroari dagokionez.




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: