NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Basque Cybersecurity Centre

"Basque Cybersecurity Centre"k erantzuna ematen dio Eusko Jaurlaritzak legealdi honetako programan hartutako konpromisoari. Jaurlaritzaren hitzetan, "Zibersegurtasunerako Euskal Zentroa sortu dugu, zibersegurtasuna sartzeko euskal enpresetan, funtsezko elementua baita kudeaketaren berrikuntzan". "Basque Cybersecurity Centre"k bi zeregin handi izango ditu: bata, Euskadi erreferente bihurtzea Europan informazio- eta komunikazio-teknologia berrien aplikazioan, eta bigarrena, euskal enpresei eta azpiegitura kritikoei estaldura eraginkorra eta fidagarria ematea, prebentzio- eta errekazio-lanak eginez zibermehatxu edota zibererasoei erantzuteko.

Une honetan, BCSC azken tramiteak egiten ari da hemendik aste gutxira bere operazio zentroa Arabako Teknologi Parkean kokatzeko. Zuzendaria bere karguan da joan den irailaren hasieratik, behin-behineko kokaleku batean bada ere, eta, Ekonomi Garapen eta Azpiegitura sailburu Arantxa Tapiak duela gutxi esan bezala, dagoeneko hainbat ekintza jarri ditu martxan Basque Cybersecurity Centre-k gertakari guztien kudeaketa koordinatu dezan eta nazioarteko beste CERT batzuekin koordinaturik jardun dezan. Zentroa etengabe harremanetan egongo da Ertzaintzarekin eta, hasieran, gertakariak atenditu eta kudeatuko ditu, gai honi buruzko prestakuntza eta sentsibilizazioa eskainiko du eta Alerta Goiztiarreko zerbitzua garatuko du, Euskadiko enpresa-ingurunearen eta gizartearen arabera pertsonalizatuta.

Informazio gehiago




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: