NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Barnetegi Teknologikoa

2017eko Barnetegiak urrats bat harago joango dira: "learn by doing" metodologia aplikatuko dute, zeinaren bidez bertaratuek aukeratutako gaiari buruzko prestakuntza jasoko baitute. Ondoren, gaia taldean landuko da irakasle adituen aholkularitzarekin. Barnetegian egindako lana abiapuntu bat izango da parte-hartzaileek gero gaia beren erakundearen barruan bultzatu dezaten.

Egun osoko jardunaldiak izango dira, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 19:00etara (bazkaria barne).

Barnetegi Teknologikoa espreski diseinatuta dago edozein jarduera sektoretako enpresa txiki eta ertainetako kudeatzailez eta zuzendaritza-karguz osatutako 15 laguneko taldeentzat. Barnetegi Teknologikoa ikastaro trinkoa da eta ingurune isolatu batean antolatzen da,  denbora ahalik eta gehien aprobetxatzeko. Bereziki pentsatuta dago IKTen balioa transmititzeko, parte-hartzaileen ikuspegi desberdinak uztartzeko, sinergiak sortzeko, ideiak eta proiekzioak partekatzeko eta antolakundeen mugimendu estrategikoko ildoak erabakitzeko.

   

Industria 4.0

4.0 Industria terminoak esan nahi du elektronika, informazio eta komunikazio teknologiak (EIKT) produkzio prozesuetan integratzea, prozesu horiek adimenez hornitzeko eta, bide horretatik, produktibitatea hobetu eta produktu berri lehiakorragoak eskaintzeko.

Industria 4.0 ezagutzeko zure prozesua abiarazteko modurik errazena Industria 4.0 Barnetegi Teknologikoan murgiltzea da. Barnetegiaren formatuak eta tokiak (leku isolatu baten, denbora ahalik eta gehien aprobetxatzeko), EIKTen balioaren transmisioa, sinergiak, ideiak eta proiekzioen sorkuntza, eta enpresa industrialen mugimendu estrategikoaren ildoak erabakitzea errazten dute.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak, SPRIren bitartez, Barnetegi Teknologiko bat diseinatu du 4.0 Industriari buruz. Barnetegi horretan 4.0 Industrian inplikatutako teknologien giltzarriak ezagutaraziko dira, teknologia horiek ekar ditzaketen onurak azpimarratuko dira eta benetako aplikazio kasuak ere azalduko dira.

 

IKT

Barnetegi bakoitzak gai zehatz bat landuko du, esaterako: Tresna kolaboratiboak, Zaintza teknologikoa - Lehiakideen zaintza, Bezeroekiko prozesuak hobetzea - CRM, Marketin digitaleko plana, Sare sozialen eskuliburua eta erabilpen estiloak, Mugikortasuna eta dispositiboak, Multimedia edukien kudeaketa (argazkiak, bideoak, e.a.), Onlineko ospearen kudeaketa, Lainoan lan egitea, Weba nazioartekotzea, ...

 

Produktibitatea Pertsonala (GTD)

Barnetegi Teknologikoek eskaintzen duten deskonexioa alde hartuz, egunerokotasunean gure produktibitatea oztopatzen duten zerak identifikatuko ditugu (bilerak, atzorako ziren egin beharrekoak, whatsapp, etabar); hau da, eta estres sentsazioa eta "ez naiz ezertara iristeko gai" sentsazioa sortzen dutenak.

Behin "gaitzak" identifikatuta, bai orokorrean existitzen direnak, baita bertaratzen direnen propioak, ariketa bitartez eta batez ere kasu praktiko asko oinarri gisa harturik, teknologia nola lagun har dezakegun ikusiko dugu gure denbora hobeto kudeatzeko egunerokotasunean hobeto antolatuz.

   

Hurrengo Datak

GERTAKIZUNEN ZERRENDA:

Tailerra: Barnetegi Teknologikoa Turismo - "Erabili teknologia berriak zure negozioa bultzatzeko" - Turismo Sektorea

2015eko Barnetegiak urrats bat harago joango dira: "learn by doing" metodologia aplikatuko dute, zeinaren bidez bertaratuek aukeratutako gaiari buruzko prestakuntza jasoko baitute. Ondoren, gaia taldean landuko da irakasle adituen aholkularitzarekin. Barnetegian egindako lana abiapuntu bat izango da parte-hartzaileek gero gaia beren erakundearen barruan bultzatu dezaten.

  • Prezioa: 20 €
    2017/10/17: Urnieta (Gipuzkoa) - TURISMO
  • Prezioa: 20 €
    2017/11/09: Zeanuri (Bizkaia) - TURISMO

Tailerra: Barnetegi Teknologiko - Produktibitatea Pertsonala

Metodologia praktiko, dinamiko eta partehartzailean oinarritua. Lortu nahi dena da, partehartzaileek oinarrizko informazio eta formakuntza bat jasotzea, eta, horrela, bertan ikasitakoa ondoren bere enpresaren egunerokotasunean aplikatu ahal izatea bere kontura.

  • Prezioa: 50 €
    2017/10/19: Urnieta (Gipuzkoa)



NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: