NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Ekitaldia
Zure telefonoa, mugikorra baino askoz gehiago: smartphoneari etekina atera

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:  Interesik gabekoa    2 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania
Smartphone edo tableta erosi duzu edo oparitu dizute, eta horiekin milaka gauza egin ditzakezula esan dizute. Denek WhatsApp erabiltzen dute, eta ez duzu elkarrizketetatik at gelditu nahi. Baina ez dakizu eskuetan duzun poltsiko-ordenagailuak zer beste funtzionalitate erabilgarri dituen.

Tailer honetan, gailu mugikorrek, esaterako tabletek edo smartphoneek, zer aukera dituzten ezagutuko dugu.

 

Norentzat

Gailu mugikorrak era egokiagoan kudeatu nahi dituzten pertsonentzat.

 

Edukia

Sarrera

Seguru aski mugikorra duzu, agian smartphone bat duzu. Edo tableta.
Zertarako erabiltzen dituzu gailu mugikor horiek? Aisialdirako? Lan egiteko? Produktibitate handiagoa izaten laguntzen dizute?

Aurkezpenak egiteko eta bertaratuen iritziak entzuteko txanda egin ostean, paperean adimen-mapen teknika erabiliko dugu gure ideien eta aukeren inguruan elkarrekin aritzeko.

Garapena

Aisialdian, kamera da gehien erabiltzen dena: argazkiak eta bideoak. Gailuaren memoria betetzen duzu, zuk egindakoekin zein beste batzuek sare sozialen bidez bidalitakoekin (WhatsAppak tarte handia hartzen du askotan). Zer egiten duzu argazkiekin memoria betetzen denean?

Irakurtzea gogoko baduzu, nola eraman ditzakezu zurekin agiriak, aurkezpenak, txostenak eta kalkuluak?

Nola kudeatu artxibo guztiak Android edo IOSn, nola pasatu ordenagailura edo gailu mugikorretik? Nola egin artxiboen segurtasun-kopiak USB kablearen bidez eta ordenagailuarekiko konexioaren bitartez?

Hodeia argazkiak eta bideoak kopiatzeko eta igotzeko: biltzeko hodeiak, Google-ena (Drive), Apple-ena (iColoud), Microsoftena (OneDrive), Dropbox, Flickr... Zein aukeratu, nola konfiguratu eta nola lan egin horrekin.

Batzuetan uste duzu mugikorrak astiro funtzionatzen duela, argazkiak kendu badituzu eta erabiltzen ez dituzun aplikazioak ezabatu baduzu ere. Gainera, baduzula artxiboak garbitzeko aplikazio bat, birusari aurre egitekoa..., eta, hortaz, beste bat erosi beharko duzula pentsatzen duzu. Zergatik ez berrezarri eta hasierako egoeran jarri? Erositako moduan izango duzu zure smartphonea.

Ohiko zenbait zalantza argitzea

 

 




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: