Featured image

Ziber segurtasuna, ziber erasoak eta Hacking etikoa

Ziber segurtasuna, ziber erasoak eta Hacking etikoa Enpresa gehienak tamainu txiki eta ertainekoak dira. Azken urteetan aldaketa teknologiko handiak izan dituzte. Gaur egun, enpresako informazioa ez da soilik ordenagailuen bitartez kudeatzen. Kontrara, tablet-ak, telefono mugikorrak, eta Internet-eko konexioa non-nahi izateak, informazioa kudeaketzeko aukerak gehitu dituzte. Era berean, enpresak ziber delinkuentziaren helburu bilakatu dira. Tailer honetan honek dakartzan arriskuen inguruan kontzientziatu eta egoera hori ez jasateko segurtasun neurrien inguruan hitz egingo da.

 

"Tolosaldeko TIC Astea-ren" zortzigarren edizioaren baitan antolatutako ikastaroa, LEHIBERRIk -Tolosaldeko Lehiakortasun eta Berrikuntzarako Foroa- eta ENPRESA DIGITALAk antolatuta. Ekimen honen helburua da, TIK-IKT erreminten erabilpena sustatzea Tolosaldeko enpresa sarean; banakako enpresari, enpresa txiki eta ertainez osatua dagoen sarean.

Metodologia:
Ziber segurtasuna, ziber erasoak eta Hacking etikoa-ren inguruko formakuntza dosis txikia. Metodologia praktiko, dinamiko eta partehartzailean oinarritua. Lortu nahi dena da, partehartzaileek oinarrizko informazio eta formakuntza bat jasotzea, eta, horrela, bertan ikasitakoa ondoren bere enpresaren egunerokotasunean aplikatu ahal izatea bere kontura.

Nori Zuzendua:
Hiritarrak, ikasleak, langileak, langabeak, profesionalak, direktiboak eta enpresariak.

Formatzailea nor da:
Mondragón Unibertsitateko Ingenieritza Fakultateko eta Informatika Saileko irakasle eta adituak.

Informazio gehiago jaso nahi baduzu edota izena emateko, web orri hau bera erabili, edota lehiberri@tolosaldea.eus / telefonoa 943654501.