NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Tailerra
WikiElkarretaratzea 'WikiEmakumeok'

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:     Interesik gabekoa 5 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame

Hurrengo edizioak

  • 2018/03/08: Etxebarri (Bizkaia)
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania
WikiEmakumeok WikiElkarretaratzeak’ noizean behin egiten diren bilerak dira,‘Emakumeak Wikiproiektuan” lan egiteko asmoz. Bilera horietan, ongietorriak izaten dira proiektu honen helburuekin bat egiten dutenak eta bertan parte hartu nahi duten pertsona guztiak.

 

Elkarrekin ikasi nahi dugun eta sarean elkarlanean aritu nahi dugun pertsonak gara, Wikipedian erreferente diren emakumeak ikusarazteko asmoz.

 

Emakumeak Wikiproiektuak' espazio egoki bat sortu nahi du emakumeen parte-hartzea bultzatzeko eta Wikipedian generoari dagokionez dagoen ebakia gutxiagotzeko.

Wikiproiektu honetan, ongietorria ematen diegu Wikipedian emakumeen biografiak handitzen, eta emakumeen historiarekin loturiko artikuluak sortzen nahiz hobetzen lagundu nahi duten guztiei. Eta bereziki ongietorria eman nahi diegu ezagutza eraikitzeko bide horretan hasi nahi dutenei laguntzeko espazio atsegin baten bila dabiltzan wikipedialari berriei.

Uste dugu Wikipediak leku bat behar duela emakumeak seguruago sentitu daitezen galdetzeko, huts egiteko, zalantzak izateko eta editatzen ikasteko, gizonezkoek nagusitasuna duten eztabaidetan ematen diren aholku, kritika eta azalpenengatik estutu gabe. Hori dela eta, helburu hauek ditugu, besteak beste:

  • Wikipedian dauden emakume editoreen kopurua handitzea.
  • Emakume Wikipedialarien artean hizketarako espazioa irekitzea, euskarria eta babesa emateko, adiskidetasun giroa sortuz.
  • Editoreen artean elkartzeko gune bat sortzea, harremanak eta taldeko kide izateko sentimendua eta identitatea indartzeko.
  • Wikipedian generoari dagokionez dagoen ebakia murriztu nahi duten Wikipedialariak biltzea, editore berrientzat giro atsegina sortuz.
  • Hurbiltzen diren editore berriei edo ikasten ari direnei Wikimediak antolatzen dituen tailerretan laguntzea.
  • Harremanetan jartzeko informazioa ematea tutoretza-programetan editore berriak gidatzeko prest dauden eta gai diren pertsonentzat.
  • Emakume Wikipedialariok ditugun erronkei buruz eztabaidatzeko leku bat izatea. Bertan, editore berriek haien berdinen aholkuak jaso ahal izango dituzte.
  • Emakumeei buruzko artikuluak identifikatzea emakumeen biografien kalitatea eta estaldura hobetzeko, artikulu horiekin elkarlanean lan egiteko.
  • Editoreei interesatzen zaizkien gaiekin loturiko artikulu berriak sortzea.
  • Emakumeei eta emakumeen historiari buruzko artikuluak identifikatzea eta kategorietan sailkatzea.
  • Emakumeen biografiekin loturiko artikuluak wikifikatzea.

 

Informazio gehiago eta hurrengo datak hemen.

 

Hurrengo edizioak

Etxebarri (Bizkaia)

Data: 2018/03/08

Prezioa: Doakoa

  • Agentzia koordinatzailea: Bizkaia Enpresa Digitala
  • Lekua: CIME Etxebarri
  • Ordutegia: 16:00 - 18:00 tara
  • Antolatzailea: WikiEmakumeok eta ÇIME Etxebarri

Informazio gehiago

Izena ematea




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: