NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Ikastaroa
Tramite Telematikoak eta Ziurtagiri Digitalak

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:      0 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania

Ikastaroan administrazioarekin tramite telematikoak egiteko izan behar ditugun tresnak eta nola konfiguratu ezagutuko duzu, baita ere euskal administrazio publikoetan egin daitezkeen tramite nagusiak ere.

 

Helburua

Parte hartzaileei, alde batetik, euskal administrazioarekin tramite telematikoak egiteko zer behar dugun ezagutaraztea, IZENPE zer den eta nola konfiguratu gure ekipoak.

Beste aldetik, Euskal Administrazio Publikoetan erabilgarri dauden tramitazio telematiko nagusiak errepasatuko ditugu, Eusko Jaurlaritzan eta ikastaroa kokatzen den Udalean zentratuta. Alderdi praktikoak ere landuko dira, hala nola nola Administrazio Publikoari nola fakturatu elektronikoki.

 

Edukia 

 

  • Administrazio elektronikoaren sistemaren baldintza orokorrak. 
  • Ziurtagirietarako tresnak: IZENPE, Ziurtagiri Digitalak, Sinadura elektronikoa eta NANe. Zer diren eta gure ekipoa nola konfiguratu eta prestatu. 
  • Herritarrentzako ziurtagiriak:herritarren ziurtagiria eta B@k. 
  • Enpresarako ziurtagiria: erakundea ordezkatzeko ziurtagiria, erakundearen zigilua. 
  • Beste ziurtagiri batzuk: Zerbitzari Seguruaren SSL ziurtagiriak,ziurtagiri korporatiboak... 
  • Sinadura tresnak. 
  • Administrazioaren zerbitzuen katalogoa: Eusko Jaurlaritza, Diputazioak eta Udalak (ikastaroa ematen den Kzgunearen kokapeneko tramiteak zehaztuko dira) .
  • Fakturazio elektronikoa: baldintza teknikoak eta formalak. 
  • eF4ktur. 

 

 

Norentzat

Interneten eta bere tresnen erabilera erraz eta dohainik ikasi nahi duten mikro-enpresentzat edo autonomoentzat.


 




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: