NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Tailerra
Web scraping: web-orrien datu-erauzketa

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:    Interesik gabekoa  9 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania
Web scraping teknikaren bidez informazioa erauzi daiteke web batetik modu automatizatuan, eta orokorrean, helburua du datu ez egituratuak (normalean HTML datuak) datu egituratuetan bilakatzea.

Scrapingaren ohiko erabilerak honako hauek izaten dira: webguneetan aldaketak hautematea, prezioak lortzea erosleentzat, business intelligence-erako aplikazioak sortzea, kontaktuak sortzea, kazetaritza, etab.

Helburua da bertaratzen direnek honako hau uler dezaten: zer den scraping, nola egin behar diren eskaerak webguneetan eta nola erauzi behar diren datu egituratuak. Ikastaroan armiarma bat garatuko dute, eta armiarma horren datuak bisualizazio soil bat sortzeko erabiliko dira.

 

Honako hauentzat da 

Programazioko beste edozer lengoaia batekin aldez aurretik dagoeneko esperientzia duten garapen-profesionalentzat. Honako ezagutza hauek izatea gomendatzen da:

• Python-en oinarrizko ezagutzak.
• Sistema eragileak: komandoen lerroa ezagutzea, fitxategi-sistema erabiltzea.

 

Programa

  • Zer da web scraping?
  • Web scrapingen erabilera errealak
  • Etika
  • Sarrera Python-en
  • HTTPz hitz egin dezagun
    • Eskaera baten anatomia
    • Eskaerak egiteko formak
    • Python liburutegiak
  • HTML prozesaketa
    • XPATH hautatzaileak
    • CSS hautatzaileak
    • HTML parserrak (Beautiful Soup, lxml)
  • Sarrera "Scrapy" liburutegian
  • Nola produzitu armiarmak
  • Ariketa
  • Aurreratua:
    • Web scraping blokeatzeko teknikak
    • Zer egin Javascript erabiltzen duten webguneekin?
    • Hurrengo urratsak

 

Izena emateko

Lekua gordetzen baduzu, mezu elektroniko bat jasoko duzu prozesua egiteko zenbait argibiderekin. Izena emateko prozesua ez da burutuko ordainketa egin arte.

EDko ekimenak ezeztatzeko, dirua itzultzeko eta izena eman duen pertsona ordezkatzeko politikak

 




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: