NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Tailerra
Sare sozialak: estrategia eta monitorizazioa gizarte-komunikabideetan

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:     Interesik gabekoa 2 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame

Hurrengo edizioak

  • 2018/04/10-tik aurrera 2018/04/11 arte: Vitoria-Gasteiz (Araba)
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania
Optimiza itzazu denbora- eta diru-inbertsioak sare sozialetan. Tailer honen bidez gizarte-komunikabideetan zure estrategia diseinatzen ikasiko duzu, estrategia zure negozio-helburuekin lotuz.

Gizarte-komunikabideen arloan diseinu-prozesu bat gauzatuko dugu, hartara, parte-hartzaileak prozesua errepikatu eta euren prozesuari aplikatzeko gai izan daitezen, euren estrategia optimizatuz edo beste marka batzuentzako estrategia berriak sortuz.

Horrez gain, arreta berezia jarriko dugu sare sozialen monitorizazioan: gure markaren aipamenak lokalizatzeko tresnak ezagutu eta konfiguratzea, joerak antzematea eta gure sare profesionala (bezeroak, hornitzaileak...) eta gure lehiakideena zelatatzea.

 

Norentzat

Marketin eta komunikazioko profesionalak eta, oro har, marketin-estrategia gauzatzeko sare sozialei probetxu ateratzen ikasi nahi duen oro.

Baldintzak: nahitaezkoa izango da Facebook, Twitter eta Instagramen kontuak izatea eta sare sozialak kudeatzeko oinarrizko ezagutzak izatea.

 

Programa

1. eguna

1. Zertan lagun gaitzakete sare sozialek gure negozio estrategian?
2. Nola funtzionatzen duen ikusgaitasunak sare sozialetan. "Jaioberriak eta katakumeak".
3. Zerk eragiten du pertsonek sare sozialetan markak jarraitzea?
4. Hasi baino lehen kontuan hartu beharreko alderdi batzuk.

Praktika: gizarte-komunikabideetako zure estrategia diseinatzea.

2. eguna

1. Zer da monitorizazioa eta zertan izan daiteke baliagarria guretzat?
2. Gure monitorizaziorako tresna erabilgarriak.
3. Definitutako estrategia oinarri hartuta, monitorizatzeko hitz gakoak identifikatzea.

Praktika: gure sare profesionalaren eta lehiakideen hitz gakoak monitorizatzeko konfigurazioa.

 

Izena emateko

Lekua gordetzen baduzu, mezu elektroniko bat jasoko duzu prozesua egiteko zenbait argibiderekin. Izena emateko prozesua ez da burutuko ordainketa egin arte.

EDko ekimenak ezeztatzeko, dirua itzultzeko eta izena eman duen pertsona ordezkatzeko politikak

 

Hurrengo edizioak

Vitoria-Gasteiz (Araba)

Data: 2018/04/10-tik aurrera 2018/04/11 arte

Prezioa: 50 €

  • Agentzia koordinatzailea: Araba Enpresa Digitala
  • Lekua: BIC Araba, "Ada Lovelace" gela (Albert Einstein 15, Arabako Teknologi Parkea. Vitoria-Gasteiz.)
  • Ordutegia: 10:00 - 14:00 tara
  • Iraupena: 8 ordu
  • Antolatzailea: SPRI - Araba Enpresa Digitala
  • Honek emana: Amaia García Dosouto (notepierdasenlasredes.com)
  • Ordaintzeko erak: Transferencia bancaria, Txartelaren bidez

Informazio gehiago




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: