NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Ekitaldia
Nola jarri lanean online zure edukiak?

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:     Interesik gabekoa 3 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame

Hurrengo edizioak

  • 2018/05/04: Arrasate/Mondragón (Gipuzkoa)
  • 2018/06/21: Vitoria-Gasteiz (Araba)
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania
Víctor Puigek (Zinkdo) emango duen hitzaldi honek lan fluxu bat proposatzen du enpresek eta profesionalek edukiak ingurune digitaletan argitaratzeak dakartzan onurak erabili ahal ditzaten beren negozio helburuetarako: helburua da, beraz, Interneten azalpenak gehiago eta hobeto emateko metodologiak eta urratsak partekatzea, gure esfortzuak optimizatzeko eta lortutako emaitzak neurtzeko.

Azpimarratuko dugu, bereziki, onartu beharra dagoela enpresa batek publiko desberdinak dituela: Ez hainbeste ikuspuntu demografikotik (gazteenengana edo nagusiengana zuzentzea), ikuspuntu profesionaletik batez ere (erosketako buru batek gugandik espero duen mezua eta komunikazio zuzendari batek espero duena ez dira berdinak).  Hortaz, nor garen eta zer egiten dugun azaldu beharko dugu, ahots eta ikuspegi desberdinekin, baina gure markaren koherentzia galdu gabe. Edukiak oreka horrekin lantzera bideratutako proposamenak ikusiko ditugu.

 

Helburuak

  • Edukien marketineko lan metodologia bat proposatzea
  • Gaiak aukeratzeko eta argitalpenen egutegian lehenesteko urratsak 
  • Nola egokitu eduki bat publiko eta formatu ezberdinetara: webgunetik sare sozialetara
  • Edukiak jada argitaratutakoek eduki dituzten emaitzetara egokitzeko iradokizunak emango ditugu

 

Norentzat

Marketineko profesionalak. Kanal digitala ustiatu nahi duten zuzendariak eta bitarteko arduradunak. Komunikazio eta marketineko zuzendariak. Beren proiektuen berri emateko sare sozialen, blogen eta edukien ahalmenaz baliatu nahi diren Community managerrak, ekintzaileak, enpresa txiki eta ertainak eta profesional libelarak.

 

Gaiak Zehazki

  • Edukiak ingurune digitalean sortzeko eta ustiatzeko metodologia.
  • Nola definitu gaiak edo ildo editorialak
  • Zer formatu landu ditzakegun: web, abisteak, bloga eta sare sozialak
  • Nola ezarri argitalpenen egutegi bat
  • Nola egokitu eduki bat publiko eta formatu ezberdinetara
  • Atsedena. Kafea.
  • Arreta material grafikoari: argazkiak eta bideoak
  • Aurkezpenen erabilera
  • Nola neurtzen dugun zer edukik funtzionatzen duten hobeto
  • Kasuak eta adibideak

 

Hizlaria

Víctor Puig Interneteko Komunikazioan eta Online Ospean espezializatutako aholkularia da. Informazio Zientzietako lizentziatua da, Bartzelonako Unibertsitate Autonomotik, Komunikazio Interaktibo, Telekomunikazio eta Multimediako Europako Masterra du, Unibertsitate beretik. Zinkdo Digital SL agentziako bazkide zuzendaria.

Hizlari aritu da Espainiako online marketinari buruzko fororik garrantzitsuenetan, hitzaldiak eta saioak ematen: FICOD, OME, E-CommRetail, Search Congress, Internet Biltzarra, Mediterraneoko Internet Biltzarra, B-Web, Campus Party, Indusmedia, Comunica2.0, E-Show...

“Social Media: 250 consejos para diseñar tu estrategia en las redes sociales” liburuaren egilea.

 

Hurrengo edizioak

Arrasate/Mondragón (Gipuzkoa)

Data: 2018/05/04

Prezioa: Doakoa

  • Agentzia koordinatzailea: Garaia Enpresa Digitala
  • Lekua: Garaia Enpresa Digitala, Garaia Parke Teknologikoa, Goiru 1, 20500 Arrrasate/Mondragon
  • Ordutegia: 09:30 - 12:30 tara
  • Iraupena: 3 ordu
  • Antolatzailea: SPRI - Garaia Enpresa Digitala
  • Honek emana: Victor Puig (Zinkdo)

Informazio gehiago

Vitoria-Gasteiz (Araba)

Data: 2018/06/21

Prezioa: Doakoa

  • Agentzia koordinatzailea: Araba Enpresa Digitala
  • Lekua: Artium, Vitoria-Gasteiz
  • Ordutegia: 15:30 - 18:15 tara
  • Iraupena: 2o 45'
  • Antolatzailea: SPRI - Araba Enpresa Digitala
  • Honek emana: Victor Puig (Zinkdo)

Informazio gehiago




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: