NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Ekitaldia
Non, noiz, nola eta zergatik aplikatu gamifikazioa erakundeetan

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:     Interesik gabekoa 2 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania
Gamifikazioa pertsonen garapen-, gaikuntza- eta prestaketa-prozesuetako gakoetako bat dela entzuten dugu maiz. Jokoek, bideojokoek, joko serioek, aplikazio mugikorrek… gure erakundeetako ikasketa-prozesuak erraztuko omen dituzte.

Baina, askotan, gure enpresako langileen lekuan jartzen gara eta zalantzan jartzen dugu jolasetan oinarritutako metodologia hori profil jakin batzuetan aplikatzerik dagoen. Dudatan jartzen dugu baita ere gure erakundeko kultura prest ote dagoen metodologia horiek bat-batean bereganatzeko. Kontuan hartuta elearning arloan ez daukagula esperientziarik, ez al da goizegi edo disruptiboegia? Kooperazioari lehiari baino lehentasun handiagoa ematen dion gure erakunde-kulturan txertatzerik al dago? Baliabide egokiak al ditugu eskura?

 

Helburuak

 

Saio honetan gamifikazioari buruzko zalantzak argitu nahi dizkiegu eginkizun hauek dituzten pertsonei:

  • Talentu eta Giza Baliabideetako arduradunak.
  • Talentuaren Garapenerako eta Prestakuntzako arduradunak.
  • Transformazio Digitaleko eta Antolakuntzako arduradunak.
  • Komunikazio, Marketin eta Salmenten arduradunak.

 

 

Programa

 

 

  • Teknologiari lotutako gamifikazio kontzeptua desmitifikatzea.
  • Gamifikazioa zergatik aplikatu dezakegun edo ez.
  • Zer negozio-arlotan aplikatu behar edo ahal dugun. 
  • Zein unetan ezarri beharko genukeen gure erakundean.
  • Eta garrantzitsuena: nola aplikatu dezakegun gamifikazioa: Aurrez aurre, ikasgelan, lanpostuan, ikaskuntza-komunitateen bidez, modu birtualean, gailu mugikorren bidez...
  • Kasu praktikoa.

 

 




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: