Featured image

Learn By Doing Tailerra. 
Interneten bideoek duten indarra

Goenkale, Game of Thrones..., eta, orain, azkenik, merkatariei buruzko serie bat! Bideoak erreminta oso garrantzitsuak dira, eta Tolosaldeko merkatariei zuzendutako tailer honetan, bertako merkatarien indarra aprobetxatu eta miniserie bat egin nahi da, bertako merkatarien balioa mundura zabaltzeko.

Parte hartzaile guztiek Sarean bisibilitatea lortzen ikasiko dute, eta komertzioetara jendea erakartzen, kostu txikiarekin. Denon artean gidoiak idatzi, aktoreak aukeratu, grabatu, editatu eta kapituluak Interneten jarri, eta emai-tzak neurtzen ikasiko dugu.
*Ez da derrigorrezkoa grabaketetan parte hartzea. Soilik entzule bezala bertaratu daiteke.

"Tolosaldeko TIC Astea-ren" zortzigarren edizioaren baitan antolatutako ikastaroa, LEHIBERRIk -Tolosaldeko Lehiakortasun eta Berrikuntzarako Foroa- eta ENPRESA DIGITALAk antolatuta. Ekimen honen helburua da, TIK-IKT erreminten erabilpena sustatzea Tolosaldeko enpresa sarean; banakako enpresari, enpresa txiki eta ertainez osatua dagoen sarean.

 

Metodologia

Komertzialarientzako formakuntza dosis txikia. Metodologia praktiko, dinamiko eta partehartzailean oinarritua. Lortu nahi dena da, partehartzaileek oinarrizko informazio eta formakuntza bat jasotzea, eta, horrela, bertan ikasitakoa ondoren bere enpresaren egunerokotasunean aplikatu ahal izatea bere kontura.

 

Formatzailea nor da

Mondragón Unibertsitateko Ingenieritza Fakultateko eta Informatika Saileko irakasle eta adituak.

 

Informazio gehiago jaso nahi baduzu edota izena emateko, web orri hau bera erabili, edota lehiberri@tolosaldea.eus / telefonoa 943654501.