NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Ekitaldia
Isun erraldoi bat edo lehiatzeko abantaila bat? Nola aprobetxatu datuak babesteko Europako araudi berria

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:     Interesik gabekoa 3 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania
Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak ordeztuko du 2018ko maiatzean Datuak Babesteko Legea. Erregelamendu berriak eragin oso nabarmena izango du datu pertsonalak tratatzen dituzten erakunde guztietan, haien jarduera edozein delarik ere, eta berdin-berdin eragingo die, Europa osoan, erakunde publiko zein pribatuei.

Erregelamendua ez betetzeak erakundeen fakturazio osoaren % 2tik % 4ra bitarteko isunak izango ditu ondoriotzat. Gainera, ez da nahikoa izango erregelamendua betetzea; erregelamendua betetzen dela ere frogatu beharko da. Beraz, serio hartu beharko dute lege berria erakunde guztiek.

Europako biztanleen % 24 bakarrik fidatzen da onlineko negozioez. Horrek erakusten du merkatuak eskatzen diela erakundeei ganoraz tratatzeko datuak, pribatutasuna eta segurtasuna.

Ekitaldi honetan, ikasiko dugu, batetik, zer den lege berria eta nola saihestu daitezkeen isunak, eta, bestetik, nola aprobetxatu dezakegun lege berria gure negozio-ereduetan inplementatzeko prozesua merkatuan dugun posizioa hobetzeko; "Privacy First".

Norentzat 

Enpresak, administrazio publikoak, irabazi asmorik gabeko erakundeak, ikastetxeak... eta datu pertsonalak tratatzen dituzten edozein sektoretako profesionalak, ahalegina egin nahi dutenak datu pertsonalak babesteko erregelamendu berriaren alderdi nagusiak ezagutzeko, erregelamendua beren negozio-ereduetan integratzeko eta, hala, lehiatzeko abantaila bat lortzeko.

Egitaraua

  • Zergatik erregelamendu berri bat eta zergatik orain?
  • Merkatuan dauden joerak eta lehiatzeko abantaila bat lortzeko aukera
  • Isunak eta zigorrak
  • Alderdi nagusiak (datuen tratamenduaren arduraduna, datuen tratamendu-eragilea, interesatua, kontrol-agintaritza...)
  • Kontzeptu nagusiak eta nola tratatu ahalik eta etekinik handiena ateratzeko (datu pertsonalak, printzipioak, Subject Access Request -SAR-, baimena, interesatuaren eskubideak, jokabide-kodeak)
  • Balio-katearen mailarik ahulena ez izateak duen garrantzia
  • Prestaketarako bide kritikoa
  • Eztabaida eta galde-eskeak 

GDPRChecklist enpresaren profila

Beharrezkotzat jotzen dugu datuak babesteko erregelamendu berria, informazio-sistemek eta negozio digitalek eusten baitiote gizakion bizitzari. Datuen adar askotarikoak, arriskuak eta, batez ere, datuok ematen dituzten aukerak ulertzen lagunduko die enpresei erregelamendu berriak. Eskarmentu handia dugu datuen segurtasun, ikuskaritza eta gobernagarritasunean, eta uste dugu erregelamendua aintzat hartzen duten enpresek lehiatzeko abantaila garrantzitsu bat lortuko dutela.




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: