Featured image

Inboud marketing

Marketing digitalaren baitan egiten dituzun esfortzuak berbidera 
itzazu, estrategia digital hobeago eta ikuspegi zabalagodun bat 
lortzeko. Betiere, gehiago eta hobeto saltzeko!

"Tolosaldeko TIC Astea-ren" zortzigarren edizioaren baitan antolatutako ikastaroa, LEHIBERRIk -Tolosaldeko Lehiakortasun eta Berrikuntzarako Foroa- eta ENPRESA DIGITALAk antolatuta. Ekimen honen helburua da, TIK-IKT erreminten erabilpena sustatzea Tolosaldeko enpresa sarean; banakako enpresari, enpresa txiki eta ertainez osatua dagoen sarean.

Metodologia:
Inboud Marketinga eta bera zure enpresa nola aplikatu formakuntza dosis txikia. Metodologia praktiko, dinamiko eta partehartzailean oinarritua. Lortu nahi dena da, partehartzaileek oinarrizko informazio eta formakuntza bat jasotzea, eta, horrela, bertan ikasitakoa ondoren bere enpresaren egunerokotasunean aplikatu ahal izatea bere kontura.

Nori Zuzendua:
Hiritarrak, ikasleak, langileak, langabeak, profesionalak, direktiboak eta enpresariak.

Formatzailea nor da:
Mondragón Unibertsitateko Ingenieritza Fakultateko eta Informatika Saileko irakasle eta adituak.

Informazio gehiago jaso nahi baduzu edota izena emateko, web orri hau bera erabili, edota lehiberri@tolosaldea.eus / telefonoa 943654501.