NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Tailerra
Ikasi zure iPhonearekin eta/edo iPadarekin bideoak sortzen eta editatzen

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:     Interesik gabekoa 7 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania
iPhonea eta/edo iPada bideoak grabatzeko eta editatzeko nola erabili eta bideo horiek beren bideo-marketineko estrategietan nola erabili ikasi nahi dutenentzat da ikastaro hau.

Erabat praktikoa izango da ikastaroa. Zure bideoak iPhonearekin eta/edo iPadarekin nola grabatu eta editatu ikasiko duzu, gero marketin-materialetan erabil ditzazun: zure webgunea, onlineko ikastaro bat, sare sozialak, buletina, ekitaldiak...

 

Ikaste-helburuak eta programa:

  • Bideoak eta bideo-marketinak gaur zer garrantzi duten jakitea.
  • iPhonearen bideokamera, haren mugak eta haren aukerak ezagutzea.
  • Zeure burua grabatzen eta beste norbait agertzen den bideoak grabatzen ikastea.
  • Bideoak hobetzeko baliagarriak diren gehigarrien berri izatea (mikrofonoak, leiarrak, tripodeak, karkasak eta app-ak).
  • iPhonearekin/iPadarekin oinarrizko edizio-lanak egiten ikastea (iMovie).
  • Argazkiekin bideoak egiten ikastea.
  • Bideoak esportatzen eta sare sozialetako plataformetara igotzen ikastea (Facebook, Youtube eta Twitter).

 

Norentzat

iPhonea eta/edo iPada bideoak grabatzeko eta editatzeko nola erabili eta bideo horiek beren bideo-marketineko estrategietan nola erabili ikasi nahi duten autonomo, enpresa txiki, kazetari, blogari, komunikazio-arduradun, ekintzaile eta freelanceentzat da ikastaro hau.

 

Izena emateko

Lekua gordetzen baduzu, mezu elektroniko bat jasoko duzu prozesua egiteko zenbait argibiderekin. Izena emateko prozesua ez da burutuko ordainketa egin arte.

EDko ekimenak ezeztatzeko, dirua itzultzeko eta izena eman duen pertsona ordezkatzeko politikak

 




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: