NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Ekitaldia
IEB2018: Burujabetza teknologikoa (euskeraz)

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:     Interesik gabekoa 2 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame
  • Irakaste hizkuntza Euskara
Logo IEB2018
IEB2018 Informatikari Euskaldunen XI. Bilkura da. Ekitaldi honen izenburua: Burujabetza teknologikoa da.

1996an izan zen bilkura hauen lehen edizioa, eta handik hona beste hamar ekitaldi antolatu dira. Emaitzak arrakastatsuak izan dira, batez beste 125 pertsona baino gehiago bildu izan dira jardunaldi bakoitzean, informatikarekin lotura duten hainbat arlotatik etorriak: irakaskuntza, industria, administrazioa eta komunikabideak nagusiki. Azken ekitaldian 200 lagunetik gora izan ziren jardunaldian parte hartu zutenak, ekimen honen erreferentzialtasuna azpimarratuz.

Egungo gizartean aurrera egiteko ezinbestekoa da teknologia. Are gehiago, teknologien eragina gero eta handiagoa da jendartean; bai haren izaeran, bai izango dituen eskubideengan eta baita bere buruaren jabe izateko edukiko dituen tresnetan ere. Teknologia egokiak oinarri izango dira jendarte antolatu eta burujabe bat lortzeko bidean.

Informatikari Euskaldunen Bilkura (IEB), teknologia horien inguruko eztabaida martxan jartzeko gune paregabea dela deritzogu. Urteetan izan da eztabaida honetan zeresana duten entitate guztien bilgune; instituzioak, herrigintzatik abiatutako ekimenak, arloko profesionalak eta akademiaren bilgune hain zuzen ere eta aurtengoan, berriro ere bil daitezke burujabetzaren oinarri izan daitezkeen proiektuei buruz hitz egiteko eta teknologia horien ideazio eta ezarpenerako bideak aztertzeko.

Informatikari euskaldunen bilkura izanik, informatikan euskaraz jarduteak berezko dituen bestelako gorabeherek ere izango dute lekua bilkurako gaien artean. Beraz, eta ohi bezala, izandako esperientzien eta garatutako softwarearen berri ematea litzateke gure asmoa.

Helburuak

Helburu nagusia burujabetza teknologikorako bidean dauden beharrak identifikatu, erronka honi heltzeko euskaldunok daukagun indarra neurtu, eta bide horretan aurrera egiteko harremanak sortzea izango da.

Horretarako jendarteak dituen erronka oinarrizkoenak ukitzen saiatuko gara bereziki: zein azpiegitura teknologiko behar diren, hezkuntza sisteman eduki eta teknologien planteamenduak, parte hartze digitalerako tresnak, hizkuntza teknologiarekiko estrategiak, garapen ekonomikorako ereduari lotutako apustu teknologikoa, garapen aurreratuak eta joeren azterketa, konfidentzialtasuna eta arlo etikoak...

Informatikaren inguruan gabiltzanok –softwaregile eta erabiltzaile, ikasle eta irakasle, teknikari eta beste– bildu, elkarrekin eguna eman, eta komun ditugun arazoei erantzun eguneratu bat bilatzen saiatzea izango dugu, bada, bigarren helburua.

 

Metodología

Aurreko bilkuretan egin izan dugun moduan, IEB2018 honetan 2 formatu erabili ditugu:

  • Hitzaldiak: Jardunaldietako gai nagusiari lotutakoak eta antolatzaileek lotutakoak.
  • Komunikazioak: Aplikazioak, baliabideak.. Egun euskaraz burutzen ari diren proiektu ezberdinak ezagutzeko plataforma bihurtu da Informatikarein bilkura. Horrela, paraleloan antolatutako komunikazio laburren bitartez parte hartzaileek gogoko dituzten aurkezpenetara joateko aukera dute.

 

Nori zuzendua

  • Informatikari (zentzu zabalenean hartuta) euskaldunak: softwaregile, erabiltzaile, ikasle, irakasle, teknikari eta abar.
  • Burujabetza teknologikoan interesa duen pertsona oro.

 

Programa

08:30-09:00  Harrera eta izen ematea

09:00-09:10  Jardunaldien aurkezpena

09:10-10:00  Hitzaldi saioa: Azpiegitura teknologikoak eta komunikazio burujabetza
                    Moderatzailea: Gorka Julio Hurtado
                          - Gorka Areitioaurtena Abaitua
                          - Asier Garaialde Etxaburu

10:00-10:50  Hitzaldi saioa: Hezkuntza teknologikoa eta teknologia hezkuntzan
                    Moderatzailea: Edurne Larraza Mendiluze
                          - Sagra Crespo Zulet
                          - Galder Gonzalez Larrañaga

10:50-11:20  Kafe etena

11:20-12:10  Hitzaldi saioa: Segurtasuna eta pribatutasuna
                    Moderatzailea: Juanan Pereira Varela
                          - Iñaki Mora Lopez
                          - Mikel Iturbe Urretxa

12:10-13:00  Hitzaldi saioa: Ezeinbesteko softwarea herri eta herritar burujabeagoak izateko
                    Moderatzailea: Aitzol Astigarraga Pagoaga
                          - Arrate Garcia Campos
                          - Olatz Perez de Viñaspre Garralda

13:00-14:00  Komunikazio saio paraleloa:

  HEZKUNTZA BURUJABETZA TEKNOLOGIKOA
13:00-13:20
  • Jolasmatika, informatikarien oinarriak hezkuntzan txertatzen.
    Mikele Zurutuza, Manex Darceles, Vesko Solenkov (Donostiako Informatika Fakultatea, UPV/EHU)
  • LoRaWAN - The Things Network - IoT sare herritarrak
    Unai Goorotxategi (Talaios Koop.)
13:20-13:40
  • Jakinbai.eus. LHiztegi kolaboratiboa.
    Kepa Altube (Laneki Elkartea) eta Garbiñe Alkiza, Iker Manterola (Elhuyar Fundazioa)
  • Hiri laborategiak, teknologien burujabetzarako gune
    Ibai Zabaleta (Hirikilabs- Tabakalera)
13:40-14:00
  • Hezkuntza eta digitalizazioa
    Ainara de Miguel (Ikasmin ikasketa Zentroa)
  • Euskal telebista Internet etxeko aparailu honetara konektatu zaigun garaian
    Luistxo Fernandez (Codesyntax)

14:30-16:45  Bazkari arina eta SARETZE GUNEAK

16:45-17:30  Burujabetza digitala eta Interneten independentzia
                    Nacho Amadoz. puntCAT Fundazioaren lege-arduraduna

17:30-19:30  Euskarazko III. Internet Eguna
                    PuntuEUS Fundazioaren eskutik

 

Matrikulaziorako argibideak

1. Izen ematea: doan da, baina matrikula egin behar da.
Horretarako "Matrikulatu" botoia sakatu (goian, izenburuaren azpian dago), erregistratu eta jarraitu sistemak ematen dizkizun argibideak.
Izena ematerakoan arazorik izanez gero, jarri gurekin harremanetan: Ainhoa, 943 82 14 26, a.latatu@ueu.eus.

2. Bazkaria
Bilkuraren egunean elkarrekin bazkaltzeko aukera egongo da, lunch moduan izango da, Elkartegian bertan.

  • Menua 15€ dira.
  • Aurretik eman behar da izena, matrikula egiterakoan.
  • Egunean bertan bazkarian izena emateko aukerarik ez da egongo.
  • Ordainketa UEUri egin behar zaio, matrikula egiterakoan emango dira argibideak.
  • Alergia edo intolerantziaren bat izanez gero, matrikula egiterakoan adierazi.

3. Partaideen posta elektronikoak
Bilkuraren elkarrekintza helburuarekin bat eginez, partaideen posta elektronikoen zerrenda banatuko da. EZ baduzu nahi zure helbidea zerrenda horretan agertzea, matrikula egiterakoan oharretan adierazi.

 




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: