Featured image

Google Sites mikro-enpresentzat

Enpresa txikiek eta profesional autonomoek webgune sinple bat egiten ikasiko dute. Google Sites onlineko aplikazio bat da eta webguneak sortzeko eta partekatzeko balio du. Nahi adina web orri sortu daitezke tresna hori erabiliz. Webgunean bertan 100 mb-eraino gorde daitezke. Ikastaroko parte-hartzaileek webguneak sortu eta pertsonalizatuko dituzte, eta testu dokumentu bat editatzea bezain erraza izango da. Prestakuntza horri esker, gainera, intranetak sortzen ere ikasiko dute (enpresako informazioa zentralizatzeko) edo ikasgela birtual bat sortzen (ikasleen etxeko-lanak jartzeko) edo curriculum vitae-a erakusteko web orri bat egiten...

Helburuak:

Alderdi praktiko hauek ezagutuko dituzte:

  • Zer da Google Sites?
  • Nola erregistratu Google Sites-en?
  • Nola sortu irudiak irudi bankuetatik?
  • Nola sortu web orri bat Google-en tresna erabiliz?
  • Nola sortu gure web orriaren egitura logikoa?
  • Nola sortu gure web orriarentzako ingurune grafiko erakargarria?
  • Gunearen egiturako orriak sortu, editatu eta ezabatu.
  • Erantsi izenburuak, testuak, zutabeak, taulak, eta abar orrien edukiari.
  • Sortu duten webgunearen administrazioa erabiltzen eta aldatzen ikasi.
  • Web orriko widget-ak administratu.
  • Adsense konfiguratzen ikasi web orriarekin dirua irabazten saiatzeko.
  • Gonbidatu profil desberdinak dituzten erabiltzaileak eta web orri bat egin denen artean.
  • Nola aldatu webgunearen itxura, goiburuaren altuera eta aldameneko barraren tamaina?
  • Nola aldatu letra mota, koloreak eta tamainak eta orri atzealdearen kolorea?

Edukia:

Sarrera

Zer da Google Sites?

Google Sites-en erregistratu

Web orri bat sortu eta editatu

Orri berriak erantsi

Webgunea neurrira konfiguratu

Beste programa batzuk

Norentzat:

Interneten eta bere tresnen erabilera erraz eta dohainik ikasi nahi duten mikro-enpresentzat eta autonomoentzat.