NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Tailerra
Google AdWords Esperientzia berriarekin bezero eta salmenta gehiago lortu (eguneratua)

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:   Interesik gabekoa   11 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania
Eraldaketa digitalak erritmo esponentzialean hazten jarraitzen du. Online marketinak, sare sozialek eta bilatzaileek enpresentzako eta antolakundeetarako aukera-sorta zabala ireki dute, baina baita galdera anitz ere. Adierazle garrantzitsuenetako bat Google eta iragarle eta agentziei eskaintzen dizkien aukera handiak dira.

Duela gutxi Google-k bere plataforma guztia eguneratu du eta publizitate-akzio guztien errendimendu handiena lortzeko garrantzitsuak diren berritasunak eta aldaketak gehitu ditu.

Ikastaro honetan Google AdWords-i buruzko zalantza guztiak argituko ditugu eta bilatzailean kanpaina bat abian jartzeko orduan zer urrats egoki eman erakutsiko dizuegu. 

 

Nori zuzendua

Antolakundetan Google AdWords kanpainak nola erabili eta ezarri ikasi nahi dituzten profesionalei. 

 

Helburuak

Ikastaro honek ondoko helburua du: Google AdWords kanpaina bat ezarri eta garatzeak zer abantaila dituen jakinaraztea, Google AdWords Esperientzia berrian SEM estrategia garrantzitsua dela aintzat hartuta.

Ikastaro honetan ondokoa ikasiko duzu:

  • Google AdWords Esperientzia berrian SEM (Search Engine Marketing) estrategia bat garatzen.
  • Antolakunde guztietan Google AdWords-ek zer aukera dituen ezagutzen, berriztatze ondoren.
  • Bilaketa sareetan eta Google display-en iragarki babestuen kanpaina modu eraginkorrean kudeatzen, azken aldaketen ondoren.
  • Klik-engatik ordainketa kanpainen emaitzak neurtzen eta testatzen. 

 

Edukia

• Emaitzen marketinari buruzko sarrera.
      - SEO eta SEM.
• Nola hasi Google AdWords-ekin.
      - Hasierako kokapenetan agertzea.
• Google AdWords Esperientzia berriaren oinarrizko elementuak.
• Bilaketa sareak eta display.
• Google AdWords kanpaina bat planifikatzea.
      - Hitz gakoak aztertzea.
      - Hitz egokiak aurkitzea.
• Helburuak, segmentazioa eta aurrekontuak definitzea.
      - Kontu baten oinarrizko antolaketa.
      - Elementu bereizlearengatik segmentatzea.
• Kanpainen egitura eta diseinua.
• Google AdWords Esperientza berrian kanpaina bat sortu eta zabaltzea.
• Iragarkiak luzatzea
• Bilaketa-sareetan eta Dispaly-n Remarketina 
• Bideo-kanpainak
• Google AdWords kanpaina bat optimizatzea.
       - Kontua monitorizatzea. 
• Google AdWords-en interpretazioa eta reportinga.  

 

Izena emateko

Lekua gordetzen baduzu, mezu elektroniko bat jasoko duzu prozesua egiteko zenbait argibiderekin. Izena emateko prozesua ez da burutuko ordainketa egin arte.

EDko ekimenak ezeztatzeko, dirua itzultzeko eta izena eman duen pertsona ordezkatzeko politikak

 




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: