NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Ikastaroa
Genesis Framework: WordPresseko gaiak sortzeko era onena

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:     Interesik gabekoa 3 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame

Hurrengo edizioak

  • 2017/06/15-tik aurrera 2017/06/16 arte: Zamudio (Bizkaia)
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania
Gutako askok, WordPress erabiliz webgune bat sortzean, gai edo theme bat erabiltzen dugu, eta aldaketak egiten dizkiogu gure gunearen diseinura egokitzeko. Framework bat erabiltzea WordPress-ekin lan egiteko beste era bat da, barne-programazioa desberdin egituratua duena.

Funtsean, bi geruzako sistema bat balitz bezala hartzen du gure webgunea. Batetik, beheko geruza dago. Han dago framework-a, gure gaien oinarria eta beste programazio batzuk dituena. Bestetik, berriz, goikoa; eta han, gure gai umea (child theme) osatzen duten fitxategiak, gure webgunearen itxura aldatzeko aukera ematen digutenak.

Bi geruzok bereizita, era seguru eta fidagarrian eguneratu dezakegu gure framework-a, aldaketak galtzeko beldurrik gabe. Framework-ei dagokienez, Genesis da ezagunena. Gaur egun, 100.000 webgunetan baino gehiagotan erabiltzen da.

Egitaraua 

  • Sarrera
  • Zer da framework bat?
  • Zergatik Genesis?
  • Genesis Framework-en ezaugarriak eta abantailak
  • Genesis-en erabilera, urratsez urrats
  • Instalazioa, konfigurazioa, bilatzaileetako posizionamendua optimizatzea (SEO), hook-ak, ekintzak, begiztak birprogramatzea, CSSa aldatzea, diseinu-antolaketak, widgeten eremuak, mezu mota pertsonalizatuak, baldintzapekoak, etab.

Norentzat

Wordpressekin garatzen eta diseinatzen dutenak eta webgune bat garatu behar duen eta, ezinbestekoa ez bada ere, Wordpress pixka bat ezagutzen duen pertsona oro.

Baldintzak

HTML, CSS, Wordpress ezagutzea komeni da, baina ez da ezinbestekoa.

Hurrengo edizioak

Zamudio (Bizkaia)

Data: 2017/06/15-tik aurrera 2017/06/16 arte

Prezioa: 50 €

  • Agentzia koordinatzailea: Bizkaia Enpresa Digitala
  • Lekua: Bizkaiko Teknologi Elkartegia. Tecnalia eraikina, #204
  • Ordutegia: 09:00 - 14:00 tara
  • Iraupena: 10 ordu
  • Antolatzailea: SPRI - Bizkaia Enpresa Digitala
  • Honek emana: Imanol Terán (WIDDIAPPS)
  • Ordaintzeko erak: Transferencia bancaria, Txartelaren bidez

Informazio gehiago




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: