Featured image

Evernote: antolatu zure negoziariaren informazioa.

Evernote tresnak aukera ematen dizu mota guztietako informazioa –pertsonala edo profesionala- “lainoan” gordetzeko ohar eta libreten bidez. Libreta eta ohar horiek azkar eskuratu daitezke aplikazio mugikorretik edo mahaigainetik, edonon eta edozein unetan. Ikastaro honetan aplikazioaren Web formatua eta instalatu daitezkeen zenbait tresna gehigarri erabiltzen ikasiko dugu, aukera izan dezazun zure negozioaren informazio garrantzitsua antolatzeko eta enpresaren egunerokotasunean produktibitate handiagoa lortzeko.

 

 

Helburua

* Evernote tresnaren abantailak erakustea erreferentziazko informazio gordailu gisa, bizitza pertsonalean nahiz profesionalean erabiltzeko.

* Oharrak, argazkiak, artxiboak, audioak eta web atzemateak automatikoki sinkronizatzea normalean erabiltzen dituzun dispositibo eta ordenagailu guztietan.

* Evernote-n tresna garrantzitsuenak ezagutzea: Web Clipper, Skitch, Hello eta Food.

Edukia

* Evernote: kontu motak eta zerbitzuak.

* Doako kontu bat erregistratzea.

* Evernote Web interfazea.

* Oharrak sortu, editatu, partekatu eta ezabatzea.

* Oharrak antolatzea: libretak, pilak, eta etiketak.

* Evernote Web Clipper: instalazioa eta funtzionamendua.

* Evernote tresnak: Skitch, Food, Hello...

* Evernote Business tresnak.


Norentzat

Interneten eta bere tresnen erabilera erraz eta dohainik ikasi nahi duten mikro-enpresentzat edo autonomoentzat.