NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Tailerra
Erabiltzaile ikerketa Web inguruneetan

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:   Interesik gabekoa   3 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania
Parte hartzaileei web inguruneetako erabiltzaile ikerketaren gaineko oinarri teorio-praktikoa ematea izango da tailer honen zeregin nagusia. Parte hartzaileek erabiltzaile ikerketa bat planifikatzeko urratsak ezagutuko dituzte, bai eta web inguruneetako erabiltzaile esperientziak ikerketarako eta ebaluaziorako oinarrizko tresnak ere.

Izaera digitaleko inguruneetan esperientzia onak diseinatzeko, funtsezkoa da erabiltzaileen premiak ezagutzea. Ikerketa kualitatiborako tresnen bitartez azkar eta modu fidagarrian lortu daitezke diseinu efizienteagoak eta pertsonen premietan oinarrituak egiten utziko duten insightak.
 
Era berean, tailerrean begiradaren jarraipenerako tresnak praktikan jarriko dira, web inguruneetako erabiltzaile esperientzia ebaluatzeko. Bertaratuek Eye Tracking tresnekin esperimentatu ahal izango dute (Tobii Pro Glasses).
 

Helburuak

  • Parte hartzaileei ikuspegi argia ematea erabiltzaileak ikertzeak duen esanahiaren gainean eta argi erakustea zer garrantzi eta onurak dituen ikerketa horrek web gune eta aplikazioen garapenerako.
  • Erabiltzaile ikerketaren oinarriak ezagutzea, bai eta horretan gehien erabiltzen diren tresna kualitatiboak ere.
  • Begiradaren jarraipenerako tresnen bitartez erabiltzaile testa egiten ikastea.

Norentzat 

Web proiektuen kudeatzaileak, marketin eta komunikazio arduradunak, diseinatzaile bisualak eta produktukoak, negozio digitalen ideiak dituzten ekintzaileak, web garatzaileak, eta web inguruneetako erabiltzaile ikerketaz interesatuta dagoen edonor
 

Programa


1.Eguna (4 orrdu)
1. Web inguruneetako erabiltzaile ikerketarako oinarriak eta tresnak
  • Nola planifikatu web inguruneetako erabiltzaile ikerketa bat 
  • Web inguruneetako erabiltzaile ikerketarako tresna kualitatiboak
  • Erabiltzaile ikerketaren emaitzak erakusteko eta partekatzeko bistaratze tresnak
2. Tailer praktikoa
  • Erabiltzaile ikerketarako plan baten diseinua 
2.Eguna (4 orrdu)
1. Web inguruneetako ebaluaziorako oinarriak eta tresnak
  • Ebaluazioaren oinarrizko funtsak
  • Web inguruneetako ebaluaziorako tresna motak
2. Tailer praktikoa
  • Aditu ebaluaziorako tresnak praktikan jartzea (Ebaluazio heuristikoa)
  • Erabiltzaile ebaluaziorako tresnak praktikan jartzea (Tobii Pro Glasses, etab.)




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: