NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Ikastaroa
Egokitu zure enpresa datu pertsonalak babesteko legedira (Lehen zatia)

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:   Interesik gabekoa   6 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania
Edozein sektoretako enpresa txiki eta profesional autonomoek datu pertsonalak babesteko gaur egungo legediak jasotzen dituen printzipioak, eskubideak eta betebeharrak ezagutzeko ikastaroa, enpresa batek esku artean erabiltzen dituen datu pertsonal guztiei dagokienez. Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra 2016ko maiatzaren 25ean jarri zen indarrean, baina 2018ko maiatzaren 25era arte ez da aplikatzen hasiko. Bitartean, LOPDk guztiz indarrean jarraitzen du eta aplikagarria da. Datuak Babesteko Espainiako Bulegoak animatu egiten ditu erakundeak prestatzen eta egokitzen joan daitezen, Erregelamendua guztiz aplikagarri denerako. Ikastaro honetan LOPDrekin bete behar dugun legezko oinarria azalduko dugu, arreta jarriz Europako Erregelamendu berriaren egokitzapenean. Gainera,zuen webgunean, merkataritza elektronikoan edo LSSiren arabera email marketin kanpainak bidaltzen dituzuenean bete behar dituzuen legezko betebeharrak ezagutuko dituzue. (*) LOPD: 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoa (*)Datu Pertsonalak Babesteko Europako Erregelamendua ((EB) 2016/679 Erregelamendua, pertsona fisikoen babesari buruzkoa, datu pertsonalak tratatzeari eta horien zirkulazio libreari dagokionez) (**) LSSI: 34/2002 Legea, uztailaren 11koa, Informazioaren Gizarte eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoa Gomendatzen da izena bi ikastaroetan ematea (Lehen Zatia eta Bigarren Zatia), ikuspegi osatuagoa izateko, bigarrena lehenengoaren jarraipena baita.

 

  

Helburuak:

• Lege horiek enpresan nola eragiten diguten ez betetzearen ondorioak zein diren jakitea.
• Datu pertsonalak babesteko legediak eskatzen dizkigun alderdi praktikoak bideratzea: Nola idatzi informazio klausulak eta tratamendurako kontratuak Erregelamendu berriaren arabera, nola jakinarazi Datuak Babesteko Bulegoaren aurrean gure enpresaren fitxategiak edo nola erantzun edozein pertsona interesdunek ARCO eskubideak baliatu nahi baditu, baita ere zer eskubide berri dakartzan Datuak Babesteko Europako Erregelamendu berriak.

Edukia:

 

• Nola eta zein neurritan eragiten digun legedi horrek enpresan eta zein den bere aplikazioa eremua.
• Protagonistak: tratamenduaren arduraduna eta burua, hartzaileak, Kontrol Agintaritzak, Datuak Babesteko ordezkariak.
• Tratamenduaren legezkotasuna: Baimen informatua.
• Informazio klausulak datuak lagatzekoak, tratamendua eskatzekoak idaztea, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren eredu berrien arabera.
• Nola erantzun interesdunari ARCO eskubideez baliatzeko (sartzea, zuzentzea, deuseztatzea eta aurkatzea).
• Datuak Babesteko Europako Erregelamendu berriak dakartzan eskubide berriak.
• Nola jakinarazi eta erregistratu gure fitxategiak AGPDren aurrean (2018ra arte).

 

Norentzat:

  Interneten eta bere tresnen erabilera erraz eta dohainik ikasi nahi duten mikro-enpresentzat edo autonomoentzat.

 

 

 Besteak:

Inskripzioak: www.spri.eus/euskadinnova

 

 




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: